Euskal Dantzariaren Eguna ospatuko da larunbatean parte hartzaile bakoitzaren udalerrian

Larunbatean, dantza talde bakoitzak bere jatorriko udalerrian dantza bat landuko du, eta, horren berri sare sozial ezberdinen bidez emango da. 56 dantza taldek parte hartuko dute, 46 Euskal Herrikoak eta hamar euskal diasporakoak

Dantzari guztien hitzordu esanguratsuena izaten darama jaiak 1967. urtetik. /Mireya López

Dantzari guztien hitzordu esanguratsuena izaten darama jaiak 1967. urtetik. / Mireya López

Larunbat honetan, urriaren 3an, Euskal Dantzariaren Eguna ospatuko da. Baztanen (Nafarroa) ospatzekoa bazen ere, bizi dugun alarma egoeraren harira, bertan esku hartzeko zeuden 56 taldeetako bakoitzak bere udalerrian jorratu egingo du. 56 dantza talde horietako 46 Euskal Herrikoak dira, eta, beste hamarrak, berriz, euskal diasporako leku ezberdinetakoak. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren nahiz Nafarroako Foru Erkidegoaren elkarlana jaso du.

Dantzari guztien hitzordu esanguratsuena izaten darama dantzari jaiak 1967. urtetik. Aurtengo eguna, ordea, ezohikoa izango da, baina ez horregatik eskasagoa. Formatua guztiz aldatuta ere, betiko oinarriei eutsiko die edizioak. Izan ere, aldaketa honi esker euskal diasporako taldeek telematikoki esku hartu ahal izango dute bertan.

Talde bakoitzak aurkezpen bideo bat grabatuko du ekimenaren aurreko egunean. Era berean, larunbatean bere jatorriko udalerrian dantza talde bakoitzak dantza bat landuko du, eta, horren berri sare sozial ezberdinen bidez emango da. Azkenik, eguna jada igarota, egindako dantzak grabazio batean uztartuko dira eta Euskal Dantzariaren Biltzarraren artxiboan gordeta geratuko dira.

Aurten Euskal Dantzarien Biltzarrak Euskal Herriko dantza taldeen jantzi eta folklorea mahaigaineratu nahi izan du inoiz baino indar gehiagorekin toki nahiz herrialde ezberdinek bizi duten osasun egoera kokretua eta gomendioak erabat errespetatuz, alegia. Izan ere, euskal disporako txokoak hainbat herrialdetan sakabanaturik daude.

https://www.elcorreo.com/zurekin/euskal-dantzariaren-eguna-2020100113561...

el correo
1 Octubre 2020