Bilboko plazak jantzaz blai urtarriletik abendura

Publikoari euskal jantzak eta folklorea hurreratzea da Dantza Plazetan zikloaren helburua.

Jantza PlazA

Urtarrilaren 28an hasiko da Dantza Plazetan zikloaren 2023ko edizinoa, Bilboko kale eta plazetara euskal jantzak eroateko asmoz. Abendura bitartean, erromeriak, jantza-alardeak, kalejirak, umeentzako jantza ibiltariak eta erraldoien desfileak izango dira aukeran, uriko taldeen gidaritzapean. Udalaren asmoa da euskal jantzak eta folklorea leku publikoetara eroatea, herritarrei hurreratzeko eta taldeetan egiten dan lana sustatzeko.

Salbatzaile jantza taldeak gidatuko dau aurtengo lehenengo saioa, zapatuan, hilak 28. Katedralaren alboko Santiago plazan batuko dira iluntzean, herritarrakaz batera doinu eta jantza tradizionalez gozetako.

Bilbo eta inguruko beste talde ugarik hartuko dabe Salbatzailekoen lekukoa hurrengo hitzorduetan. 2023ko egitarauan honeek dagoz: Batasuna Arraizbide, Beti Jai Alai, Bihotz Alai, Bizkaiko Jantzarien Biltzarra, Deustuko Folklore Taldeak, Gaztedi, Goi-Herri, Ibai-Arte, Irutasun eta Ondalan Erraldoien Konparsea.

Lekuei jagokenez, auzorik auzo ibiliko da Dantza Plazetan. Besteak beste, Zorrotzako frontoian, Basurtuko Aita Donostia plazan, Deustuko San Pedro plazan, Ibarrekolandan eta Santutxuko Basarrate plazan egingo ditue saioak.

Egitarauaren inguruko zehaztasunak Kultura Barrutik webgunean argitaratuko ditue.

https://bizkaie.biz/1674641188613?fbclid=IwAR2igJlIq9aJO7g4iPT7tY8n9A94T...

bizkaie.biz
25 Enero 2023