Pasar al contenido principal
Dantzanet

Dantzanet

  • Euskera
  • Español

Menú

  • Bizkaiko Dantzarien Biltzarra
    • DANTZA AGERKETA
    • EZPATADANTZARI EGUNA
    • CURSOS
  • Audio
  • Publicaciones
    • DVD - Video
    • Discos
    • Dantzariak
    • Boletin
    • CD-ROM
    • Libros
  • Partituras
    • Andreen Soka Dantza
    • Dantzari Dantza
    • Gorularien dantzak
    • Xemeingo Ezpata dantza
    • Mahigainekoa
    • Kaixarranka
    • Alboka
    • Busturialdeko Soka dantza
  • Enlaces

Euskal folkloreak Bilboko plazak beteko ditu

Programaren kartela

Programaren kartela

Bilboko Udalak "Dantza Plazetan" programa jarri du abian 2023 osoan zehar Bilboko barrutietako plazak euskal folklorez betetzeko. Euskal dantzak herritarrei hurbiltzeko eta dantza moladitate hau sustatzeko eta baioesteko, erromeriak, dantza-alardeak, kalejirak, haurrentzako dantza ibiltarien ikuskizunak eta erraldoien desfileak doan gozatu ahal izango dira kale eta plaza publikoetan.

2023an, hauek izango dira “Dantza Plazetan” programaren edizio berrian gozatu ahal izango diren taldeak: Batasuna Arraizbide Dantza Taldea, Beti Jai Alai Dantzari Taldea, Bihotz Alai Dantza Taldea, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Deustuko Folklore Taldeak, Gaztedi Dantzari Taldea, Goi-Herri Dantza Taldea, Ibai-Arte Dantza Taldea, Irutasun Dantzari Taldea, Ondalan Erraldoien Konpartsa, eta Salbatzaile Dantza Taldea.

Aurtengo lehen hitzordua urtarrilaren 28an izango da, larunbata, Salbatzaile Dantza Taldearekin, Zazpi Kaleetako Santiago plazan.

Gainerako datak esteka honetan eta erantsitako dokumentuan kontsulta daitezke.

Programan parte hartuko duten tarldeak honako hauek dira:

  • ATASUNA ARRAIZBIDE DANTZA TALDEA

Batasuna Arraizbide Dantza Taldeak 1972an hasi zuen bere ibilbidea Bilboko Uretamendi auzoan eta urte berean eman zuen lehen emanaldia Corpus Christi egunean. 1973an mutilak taldean sartu ziren eta auzoko lehen ikuskizun mistoa eskaini zuten.

  • BETI JAI ALAI DANTZARI TALDEA

Beti Jai Alai Dantzari Taldea Basurtu auzoko euskal sentimendutik sortutako folklore taldea da, eta sortu zenetik Euskal Herri osoko dantza, ohitura eta errituak ikertu, ikasi, zaindu eta zabaltzeko konpromisoa hartu du.

  • BIHOTZ ALAI DANTZA TALDEA /DEUSTUKO FLOLKLORE TALDEAK

Bihotz Alai Dantza Taldea duela 65 urte sortu zen, 1958an alegia, eta ordutik hona euskal folklorea lantzeko eta hedatzeko helburua izan du, bai Deustun bai Euskal Herri osoan zehar.

  • BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRA

Bizkaiko Dantzarien Biltzarra dantzariak eta dantza taldeak batzeko eta Bizkaiko eta Euskal Herriko dantza tradizional eta folklorikoaren formazio, ikerkuntza eta hedapenaren alorrean ahaleginak bideratzeko sortu zen.

  • GAZTEDI DANTZARI TALDEA

Gaztedi Dantzari Taldea Bilboko Santutxu auzoan dago errotuta. 1951. urtean sortua, belaunaldiz belaunaldi euskal dantza eta musika hedatuz beteko ditu aurten 72 urte, egun Bilbon martxan jarraitzen duen euskal dantza taldeetatik zaharrena izatea lortuta.

  • IBAI-ARTE DANTZA TALDEA

Ibai-Arte Dantzari Taldea 1996an sortu zen Zorrotzan, euskal dantza eta folklorea belaunaldiz belaunaldi transmitzeko asmoz. Urte luze hauetan herri askotan dantzatu dute eta ehunka lagun igaro dira euren dantza taldetik.

  • ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSA

Ondalan Erraldoien Konpartsa 1996tik Bizkaian Erraldoien tradizioaren berreskuratzea lantzen duen elkarte kulturala da.

  • SALBATZAILE DANTZA TALDEA

Salbatzaile Dantza Taldea Bilboko Castaños auzoko dantza taldea da, eta 1978. urtean sortu zen, unean uneko hutsune kultural eta sozial bati erantzuteko. Taldea Begoña Arroyoren eskutik hasi zen, 8 neska-mutilek osatutako talde txiki bati irakasten.

https://www.deia.eus/bilbao/2023/01/24/euskal-folkloreak-bilboko-plazak-...

Deia
25 Enero 2023

DEguna

mediateka

Dantzen egutegia

50 Agerketa

Marzo

  • «
  • »
L M M J V S D
 
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 

Agenda

25/03/2023 - 19:00
Dantza ikuskizuna Basurtuko geoltokian
25/03/2023 - 20:00
Erromeria Santiago plazan (Zazpi Kaleak)
26/03/2023 - 12:30
Erromeria Indautxu plazan
29/04/2023 - 11:30
Erraldoien kalejira Elorrietan
29/04/2023 - 20:00
Erromeria Santiago plazan (Zazpi Kaleak)
01/05/2023 - 12:00
Dantza ikuskizuna Elorrietan
13/05/2023 - 13:00
Dantza ikuskizuna Arangoitin

Páginas

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • hurrengoa ›
  • azkena »

Formulario de búsqueda

Artikuloak



Vie, 17/02/2023
Aratusteetan murgilduko dira gaur Busturialdean
Vie, 17/02/2023
Udaberriko argiaren iritsiera
Jue, 16/02/2023
Dantzxorik hegoak astinduko ditu bihar Astrabuduan
Mié, 15/02/2023
‘Dantzxori’ alza el vuelo en el Carnaval de Erandio
Lun, 13/02/2023
Harrigorria Dantza Taldea celebra en Abanto-Zierbena los 25 años del Carnaval del kako y la barrena
Mié, 25/01/2023
Bilboko plazak jantzaz blai urtarriletik abendura
Mié, 25/01/2023
Euskal folkloreak Bilboko plazak beteko ditu
Mar, 27/12/2022
Asier Bilbao: "Esan genezake gaur egun sozialki diskotekek egiten dutena erromeriek egiten zutela garai haietan"
Mié, 21/12/2022
Aspaldiko erromerietan zer dantzatzen zen argitu gura du Itxartu euskal dantzari taldeak
Vie, 09/12/2022
Itxartu Dantza Taldearen emanaldiagaz ospatu dute Algortan San Nikolas Eguna
más

kamiseta

aldundia

Zurrumurruk kudeatua Drupal erabiliz    · Login

Premium Drupal Theme by Adaptivethemes.com