Dantza, musika eta bola jokoa Karmen Eguna girotzeko

Goizean soka dantzak hartu ditu Markina-Xemeingo kaleak. Arratsaldean, berriz, Antonio Ibarluzea 'Lauzirika' Herri Bolatokixe inauguratu dute. Bertan jokatu da gaur 4. Karmen Eguneko Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa.

zerutxu-karmen-eguna Zerutxu dantza taldekoak Zelai parean dantzan.

Txistularien doinuekin esnatu dira gaur [uztailak 16] markina-xemeindarrak. Ohiko jairik ez badago ere, Karmen Eguna izanik, Imanol Aretxabaleta, Elene Ansola, Rakel Pujana eta Garikoitz Salcedoren txistu eta danbolin doinuek alaitu dituzte kaleak goizean.

Urtero modura, meza egon da Karmengo elizan, eta bertan abestu du Xemein Abesbatzak. Mezaren ondoren soka-dantza dantzatu dute Zerutxu dantza taldeko neska-mutilek. Iazko modura, egoerari egokitutako dantzaldia eskaini dute, bakarrik Goiko Portalean dantzatu barik Goiko Portaletik irten eta Guen Kaleatik abiatu dira Zelai ingurura, eta Vega parean eta Arkupe aurrean ere dantzatu dute. Azken dantzaldia Goiko Portalean egin dute berriro. Eskuetatik oratuta barik, zapiak erabili dituzte dantzariek, aurten ere, bata besteari eutsita joateko. Txalo zaparradagaz eskertu dute herritarrek dantzarien ikuskizuna.

Txosna Batzordeak antolatuta ere egon dira ekimenak. Mendi irteera egon da goizean, eta DJ Marianoren doinuak alaitu dute eguerdia. Kontzertuak ere martxa onean doazela jakitera eman dute. Sarrera guztiak agortuta daude gaurko kontzertuetarako ere.

Omenaldia. 4. Karmen Eguneko Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa ere jokatu da gaur arratsaldean txapelketa hasi aurretik inauguratu duten Uhagon osteko bolatoki eraberrituan. Antonio Ibarluzea Lauzirika Herri Bolatokixe izena edukiko du hemendik aurrera bolatokiak, bolari eta bola egile markina-xemeindarraren omenez. Markina-Xemeingo Hiru Txirlo (MX3T) elkarteak omenaldi bat prestatu dio Ibarluzeari urte hauetan guztietan bola jokoaren inguruan egin duen lana eskertzeko, eta txalo zaparrada artean bistaratu dute Lauzirikaren omenez bolatokian jarri duten plaka.

Omenaldi hunkigarria izan da; ez dira falta izan lore, oroigarri, ohorezko aurresku, baina batez ere Ibarluzearentzako berba onak. “Antonio hor egon da beti bolatokiak lantzen, bere etxean, Santutxun, daukanetik hasita, eta inguruko beste bolatoki denetan erabiltzen diren bola guztiak ere berak egindakoak dira”. Zaletasuna erakutsi duen edonori bola bat lortu eta lagundu diola azpimarratu dute: “Eta hortik urten dute pila bat bolarik”.

[Ikusi ARGAZKI GALERIA zuzenean]

Omenaldiaren ostean hasi da txapelketa, eta bolari ugarik parte hartu dute. Hain zuzen ere, 73 parte hartzaile egon dira guztira gaurko lehian, eta 8 txirlo botata, Gontzal Zabala markina-xemeindarra izan da gaurkoan nagusi. Markina-Xemeingo Jon Aransolo eta Bergarako Asier Azkarate bigarren eta hirugarren postuetan geratu dira, biak 7 txirlo botata, eta laugarrena sailkapen orokorrean, Udai Zelaia markina-xemeindarra izan da. Sei txirlo jo ditu Zelaiak.

Kuadrillen sailkapenari dagokionez, Ibon Juaristik, Jonan Bilbaok eta Gontzal Zabalak osatu duten Azpiko taldea geratu da lehen postuan. 17 txirlo jo dituzte guztien artean. M-5 taldeak lortu du bigarren postua, 14  txirlo jota. Talde horretakoak izan dira Sergio Rodriguez, Zuhaitz Hernandez eta Iker Arizmendiarrieta eibartarrak. Hirugarren, berriz, Pupurru taldekoak geratu dira: Mateo Guenaga, Boni Plaza eta Jesus Mendibe. 12 txirlo jo dituzte horiek.

Horrez gain, 16 urtetik beherakoentzako sariak ere eman dituzte. Maila horretan Laia Zabala markina-xemeindarra izan da nagusi, 4 txirlo botata. Hiru txirlo jo dituzte ostera, bigarren geratu den Josu Urkiak (Iruñea) eta hirugarrena izan den Naia Zelaiak (Markina-Xemein).

Omenaldia bezala, sari banaketa ere emozioz beteta egon da. COVID pandemia dela eta, iaz bakarrik kuadrillen arteko txapelketa lehiatu zen. Hortaz, banaka txirlo gehien bota zituen Naia Zelaia markina-xemeindarra sari barik geratu zen. Aurten, ordea, MX3T elkarteak txapel bat eduki dute beretzako gordeta, eta pozez beterik jaso du saria Zelaiak. Bera izan da, gainera, aurtengo txapeldunari txapela janzteko arduraduna.

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

Karmen Eguna 2021 (Markina-Xemein)

https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2021/07/16/dantza-musika-eta-bol...

hitza.eus
16 Julio 2021