HAURREN DANTZA TOPAKETA UGAON, ETORKI DANTZA TALDEAREKIN, 2017AN // GEURIA
Euskal Astearen harira, hamabost bat ekitaldi antolatuko dituzte Ugaon, martxoaren 25etik (larunbata) apirilaren 2ra (igandea) bitartean. Ekimenaren XXVI. edizioan, euskal kulturak beteko ditu hiribilduko kaleak, bederatzi egunez jarraian. Eta ugaotarrek, elkarteek, eskolak eta Udalak osatutako batzordeak “adin eta gustu guztiei” zuzendutako ekintzak prestatu ditu; herri gobernutik esan bezala, denentzako “euskal kultura interesgune bihurtzeko asmoarekin eta herritarrek aste oso berezi baten parte hartzeko helburuarekin”.
AEK, Aitama guraso elkartea, gaoko eskola IPI, Etorki Dantza Taldea, Harile kultur elkartea, Sarea Sound System, Asier Peña eta Udaleko Euskara eta Kultura zerbitzuak izan dira programazioa osatu dutenak. Halaber, ikastetxeek ere ekitaldi eta jarduera bereziak antolatuko dituzte astean zehar, eta horietako batzuk udalerriko herritarrei irekiko dizkiete. Egitasmo nagusiak honakoak dira:
UGAOKO XXVI. EUSKAL ASTEA
Egitaraua
Martxoak 14 – Apirilak 2
‘Emakumeak hitza eta bizitza’ erakusketa Jane Jauregian. Emakume Abertzale Batzaren (EAB) historia kontatzen du
Martxoak 25, larunbata
20:00. Ruper Ordorikaren kontzertua Jane Jauregian
Sarea Sound System elkartearen ganbarako kontzertuen saioari esker
*Sarrerak agortuta daude duela astebetetik
Martxoak 26, igandea
12:00. Dantza agerraldia eskualdeko dantza taldeekin Baselizako plazan
Etxebarriko Bekosolo, Basauriko Edurre, Basauritar eta Agintzari, Usansoloko Oinarin, Arrigorriagako Aritz Berri eta Ugaoko Etorki
Martxoak 27, astelehena
09:30. Antzerkigintza Jane Jauregian. Eskolako ikasleen ekitaldia, eskolako umeei zuzenduta
15:30. Antzerkigintza Jane Jauregian. Eskolako ikasleen ekitaldia, gurasoei eta familiei zuzenduta
17:00. Haurrentzako tailerrak Herriaren enparantzan
18:30. Mindfulness tailerra Jane Jauregian
Martxoak 30, osteguna
17:00. Ludoteka kalean Hiru iturriko plazan
Martxoak 31, ostirala
18:00. Euskal topaguneak Herriaren enparantzan
19:00. Ugaoko buruhandien kalejira
20:30. Erromeria Beranduegi taldearen eskutik Herriaren enparantzan
Apirilak 1, larunbata
12:30. Herri kirolak Herriaren enparantzan
Erronka aizkoran, harri-jasotzea, trontxa eta korrika: Aritz Irazabal, Aroa Sanchez, Aratz Mugerza eta Udane Ostolaza
19:30. Mikel Markezen kontzertua Herriaren enparantzan
Apirilak 2, igandea
12:00. Erraldoien eta buruhandien erakusketa Herriaren enparantzan
Urduñako erraldoiak eta buruhandiak, Amurrioko erraldoiak eta buruhandiak, Deustuko erraldoiak eta buruhandiak eta Ugaoko erraldoiak
13:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira herritik zehar
https://geuria.eus/herriak/ugao/ugao-euskal-astea-xxvi-egitarau-2023/