ENTRADILLAK 2023

9 Mayo 2023 - 12:00pm

Arrastariako Bailarak Urduñako Antiguako Ama Birjinari egindako Botoa, maiatzaren 9an bailaran urtero egiten den ospakizun eta prozesioa.

Urduñaren erdigunera jaisten dira, eta bertan, Alkateek elkarren artean beren makilak trukatu ostean, ostatura abiatzen dira, prozesioan. Ostatutik hitzaldia ematen diete auzokideei, gozamenerako larreak eta urtean zehar auzokideek beren artean izandako harremanak aipatzen dituztelarik.

Jai-egun honek izaera herrikoia dauka, erlijio zein auzo mailan. Arrastaria Bailarako ordezkariak, Antiguako Ama Birjinari boto sekularra egin eta "Entradillak" dantzatu ostean, abiatu eta Urduñako Hiriarekin senidetzen dira. rrastariako bizilagunak, Urduñako (Bizkaia) sarreran elkartu ostean, prozesioan abiatzen dira, "litaniak" abestu eta errezitatuz, Antiguako Santutegira iritsi arte. Bertan, meza entzun eta kandela handi bat eskaintzen diote Ama Birjinari.

Arrastariako bailaran (Araba) meza eta Antiguako Ama Birjinari egindako eskaintza amaitu ostean, bailarako ordezkariek, banan-banan, ohiturazko "Entradillak" egiten dituzte. "Entradillak" banaka egiten den dantza da (gaur egun, batzutan, binaka egiten da; neskek ere egiten dute). Dantza erraza da. Txapela aurrera jaurti ostean hankak gora altxatzen dira. Gero, oin puntekin egiten da dantzan, atzerantz, eta "gurpil" batekin jarraitu. Amaitzeko, agurra egiten zaie elizatik kanpo dauden agintariei.