Santurtziko Emakumeen Aurreskuaren mendeurrena

Domekan, irailaren 26an ospatuko da, 13:00ean.

1921ean, Santurtziko Udalak Abrako banderea irabazi eben arraunlariak omentzeko ekitaldi bat atondu eban eta hor neska batzuek aurreskua egin eben jantzan arraunlarien omenez. Aurresku hori gogoangarria da eta herritarrek ez dabe ahaztuko, izan be, filmauta dagoan emakumezkoen aurresku bakarra da.

Ikerketa sakon eta ikasketa zorrotz baten ondoren, Mendi Alde Jantza Taldeak erreskatau eta 2017an taularatu eban Itsasoko Ama Arraun taldea omentzeko bere 50. urteurrenagiatik. 2018. urteaan, Karmengo jaietako kuadrillakide ohiak omendu zituen eta 2019an, ligako harri-zulatzaile txapeldunak.

Orain, barriz, omenaldia Mendi Alde Jantza Taldeari egingo jako, 60 urte bete ditualako eta erraldoi eta buruhandien konparseari, 25. urteurrenean. Orain mendeurrena ospatzen gabizen 1921eko data horregaz bat eginez, Itsasoko Ama Arraun Alkarteari be omenaldia egingo jako aurten Soterak egin daben denporaldi bikainagaitik (Kontxako Banderea eta Euskal Ligea).

https://bizkaie.biz/1632476409293?fbclid=IwAR0mrJ-_rB3DqSXz5-ppdzn3DkkeU...

bizkaie.biz
24 Septiembre 2021