DANTZA PLAZETAN 2021

Dantza Plaza Bilbo 2021BILBOK EUSKAL FOLKLOREA BERRESKURATU DU “DANTZA PLAZETAN” PROGRAMAREN EDIZIO BERRI BATEKIN

Erromeriak, dantza-alardeak, kalejirak eta erraldoien desfileak hainbat barrutitara iritsiko dira azaroan eta abenduan.

Bilboko Udalak abian jarriko du datorren asteburuan “Dantza Plazetan” programaren veste edizio bat. Hala, 30 saio egingo dira Deustuko, Abandoko, Begoñako, Uribarriko, Basurtu-Zorrotzako eta Errekaldeko barrutietan, azaroko eta abenduko asteburuetan.

“Dantza Plazetan” programaren helburu nagusia euskal folklorea indartzea eta hari balioa ematea da, erromeriak, dantza-alardeak eta kalejirak eginez plaza publikoetan. Horrela, dantzaldi tradizionalen izaera parte-hartzailea berreskuratu nahi da, non dantzariek festan parte hartzeko gonbita egiten dieten ikusleei.

“Dantza Plazetan” programan Bilboko dantza-talde hauek parte hartuko dute: Batasuna ArraizbideBeti Jai AlaiBihotz AlaiGaztediIbai ArteOndalan eta Salbatzaile.

Horiekin batera, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko dantza-taldeak arituko dira.

DANTZA PLAZETAN” PROGRAMAKO AGENDA

AZAROA

  • Azaroaren 6an, 11:30ean. ARANGOITI – Erraldoien kalejira (Ondalan Erraldoien Konpartsa)
  • Azaroaren 7an, 12:00etan. INDAUTXU PLAZA – Dantzen alardea (Bizkaiko Dantzarien Biltzarra)
  • Azaroaren 7an, 13:00etan. ARANGOITI - Kalez kale (Bihotz Alai Dantza Taldea)
  • Azaroaren 13an, 11:30ean. DEUSTU– Erraldoien kalejira (Ondalan Erraldoien Konpartsa)
  • Azaroaren 13an, 12:00etan. SANTUTXU – Erraldoien kalejira (Mairuek Gaztediko Erraldoiak)
  • Azaroaren 13an, 13:00etan. FUNIKULARREKO PLAZA - Dantzen alardea (Salbatzaile Dantza Taldea)
  • Azaroaren 14an, 12:00etan. INDAUTXU PLAZA – Erromeria (Bizkaiko Dantzarien Biltzarra)
  • Azaroaren 20an, 11:30ean. SAN IGNAZIO – Erraldoien kalejira (Ondalan Erraldoien Konpartsa)
  • Azaroaren 21ean, 12:00etan. INDAUTXU PLAZA – Dantzen alardea (Bizkaiko Dantzarien Biltzarra)
  • Azaroaren 21ean, 13:00etan. BASURTU – GELTOKIKO BIDEA
  • Umeen dantza-alardea (Beti Jai Alai Dantzari Taldea)
  • Azaroaren 21ean, 13:00etan. IBARREKOLANDAKO PLAZA - Erromeria (Bihotz Alai Dantza Taldea)
  • Azaroaren 26an, 19:00etan. ZORROTZA – Dantzen alarde ibiltaria (Ibai-Arte Dantza Taldea)
  • Azaroaren 27an, 11:30ean. ELORRIETA – Erraldoien kalejira (Ondalan Erraldoien Konpartsa)
  • Azaroaren 28an, 12:00etan. INDAUTXU PLAZA – Dantzen alardea (Bizkaiko Dantzarien Biltzarra)

ABENDUA

  • Abenduaren 3an, 18:30ean. DEUSTU- Kalez kale (Bihotz Alai Dantza Taldea)
  • Abenduaren 4an, 11:30ean. DEUSTU– Erraldoien kalejira (Ondalan Erraldoien Konpartsa)
  • Abenduaren 3an, 13:00etan. URIBITARTE (GUGGENHEIM MUSEOAREN ONDOAN) – Dantzen alardea (Salbatzaile Dantza Taldea)
  • Abenduaren 11n, 18:00etan. SANTUTXU – Dantzen alarde ibiltaria (Gaztedi Dantzari Taldea)
  • Abenduaren 12an, 11:30ean. DEUSTUIBARRA - Erraldoien kalejira (Ondalan Erraldoien Konpartsa)
  • Abenduaren 12an, 12:00etan. INDAUTXU PLAZA – Dantzen alardea (Bizkaiko Dantzarien Biltzarra)
  • Abenduaren 17an, 18:00etan. ZORROTZAKO FRONTOIA – Dantzen alardea (Ibai-Arte Dantza Taldea)
  • Abenduaren 18an, 11:30ean. IBARREKOLANDA– Erraldoien kalejira (Ondalan Erraldoien Konpartsa)
  • Abenduaren 18an, 13:00etan. UZTURRE PLAZA - Dantzen alardea (Salbatzaile Dantza Taldea)
  • Abenduaren 19an, 12:00etan. URETAMENDI, BETOLATZA – Ingurabidea Dantzen alarde ibiltaria (Batasuna Arrizbide Dantza Taldea)
  • Abenduaren 19an, 13:00etan. BOTIKAZAHARRA – Erromeria (Bihotz Alai Dantza Taldea)
  • Abenduaren 21ean, 18:00etan. SAN IGNAZIO – Erraldoien kalejira (Ondalan Erraldoien Konpartsa)
  • Abenduaren 24an, 13:00etan. SAN FELICISIMO - Kalez kale (Bihotz Alai Dantza Taldea)
  • Abenduaren 24an, 19:00etan. BASURTU - AITA DONOSTI - Erromeria (Beti Jai Alai Dantzari Taldea)
  • Abenduaren 26an, 11:30ean. SAN FELICISIMO – Erraldoien kalejira (Ondalan Erraldoien Konpartsa)
  • Abenduaren 31n, 11:30ean. LUZARRA – Erraldoien kalejira (Ondalan Erraldoien Konpartsa)