Argazkiak | Euskal Herriko Dantza Agerketak euri-jasa gogorrak saihestu ditu Basaurin

Euskal folklorez bete da Basauri asteburuan: Euskal Herriko Dantza Agerketaren 51. edizioa ospatu da. Ekitaldi nagusia irailaren 16an, larunbatez, izan da. Euria aurreikusten zen, eta hortaz, antolatzaileek erabaki zuten ikusikizuna Social Antzokira eramatea. Hain zuzen ere, ikuskizuna bitartean euri-jasa gogorrak izan ziren.

Hala eta guztiz ere, eta eguraldia lagun, ikuskizuna izan aurretik, 18:30ean kalejira egin ahal izan zuten aurten gonbidatu izan diren talde autoktonoek: Deustuko Andreak (Deustu, Bizkaia), Eltziegoko Dantza Taldea (Eltziego, Araba), Kezka (Eibar, Gipuzkoa), Aurrera (Leitza, Nafarroa) eta Ondalan Erraldoien Konpartsa (Deustu, Bizkaia).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

https://geuria.eus/herriak/basauri/basauri-euskal-herriko-dantza-agerket...

Geuria.eus
18 Septiembre 2023