V. Dantza Tradizionalaren Esker Onak

5 ESKER ONAKBizkaian pertsonak eta erakundeak euskal dantzen alde lan egiteagatik sari emanaldia.

Hurrengo azaroaren 26an, ostirala, 19,30etan, DANTZA TRADIZIONALA eta BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRArekin lotura duten pertsona zein entitateei esker onak emateko ekitaldia ospatuko dugu.

Esker on hauekin gure dantza tradizionala, gure kulturaren oinarri eta nortasun adierazpena, hedatzen era batean edo bestean, baina beti ixilik, lagun eta entitateek egindako lana ikusgarri egin nahi dugu.

Era berean, DEIA eta BBKren inplikazioa eskertu nahi dugu, botsgarren edizio honen antolatzerakoan lagundu digutelako

EKITALDIA GUGGENHEIM Museoan izango da, 

hurrengo azaroaren 26an, ostirala, 19,30etan.

Oharra: edukiera gaindituz gero, lehentasuna izango dute aitorpena jasoko dutenak.

- XABIER IRAZABAL
Musika tradizionalaren arloan egindako lanari esker ona.
- AMAIA MUJIKA GOÑI
Bizkaiko dantza talde askok haien ekitaldietan erabili dituzten jantziak, ahanzturatik ateratzeko emandako laguntza eta kolaborazioari esker ona.
- BIZKAIKO GAITEROAK
Musika tradizionalaren arloan egindako lanari esker ona, baita Federazio honekin zein Bizkaiko eta Euskal Herri osoko dantza taldeekiko kolaborazio-agatik.
-ARANTZA CASTAÑIZA
Bere dedikazio eta konpromezu erabatekoa euskal dantza tradizionala eta folklorearekin, baita bere borondatezko lan itzela Bizkaiko Dantzarien Biltzarra zein Euskal Dantzarien Biltzarrean.
-BEGOÑAKO SOKA DANTZA ETA EZPATA DANTZA - BETI JAI ALAI
Haien herriko dantzak zaindu eta mantentzeko lanari esker ona.
-ONDORENGO DANTZA TALDEEI:
MENDI ALDE - SANTURTZI
URDURI - OTXANDIO

60 urte eta gehiagoko ibilbideari esker ona, Euskal Herriko dantza tradizionalak plazaratzen.
-EUSKAL DANTZARIEN BILTZARREKO DELEGAZIOAK
Folklore eta dantza tradizionalaren alde lan egin duen entitateari.
Eta aipamena FELIPE AGIRRErentzat, aurreskularia.

26 Noviembre 2021 - 7:30pm