Errebonbillo Eguna ospatuko dute domekan Elorrion

 

Domeka honetan, urriak 1, Errebonbillo Eguna ospatuko dute Elorrion. Beraz, beste urte batez berriro ere entzungo dira Errebonbilloetako alardearen doinuak Elorrioko kaleetan.

Goizeko bostetan emango diote hasiera domekari, errebonbilloek udaletxe aurrean jaurtiko dituzten munizioekin. Horren ondoren, herriko kaleetan zehar ibiliko dira tiroka, eta gero alkateak gosarira gonbidatuko ditu. 

11:00etan Nesken Gomazko Paleten zirkuituko partidua egongo da, 11:30ean meza, eta 13:00etan Durangaldeko Jaizale Txistularien kontzertua. Arratsaldean, 17:00etan, Elorrioko Errebonbilloek Errosarioko Amabirjinari prozesioan lagunduko diote, eta herritarrekin batera soka-dantza dantzatuko dute.

Aurten, gainera, Elorrioko Argazki Taldeak errebonbilloen gaineko erakusketa egingo du Iturri Kultur Etxean. Erakusketa urriaren 13ra arte egongo da bisitagai.

https://anboto.org/elorrio/1695799646696-errebonbillo-eguna-ospatuko-dut...

anboto.org
28 Septiembre 2023