Durangon Bizkaian Emakumeak Dantzari ekitaldia ospatuko dute zapatuan

Durangon Bizkaian Emakumeak Dantzari ekitaldia ospatuko dute zapatuan

Aurreko aldi bateko irudia. (Instagram: Bizkaian Emakumeak Dantzari)

Dantza saioa 18:30ean hasiko da, Andra Mariko elizpean.

Tronperri eta Txoritxu-Alai dantza taldeek Bizkaian Emakumeak Dantzari ekitaldia antolatuko dute datorren zapatuan. Aurtengoa zortzigarren edizioa izango da.

Ekitaldiaren helburu nagusia emakumeen Bizkaiko dantzak ezagutara ematea eta transmisioa ez etetea dira, antolatzaileen esanetan.

Bizkaiko zazpi taldek parte hartuko dute ekitaldian. Euretako hiru Durangokoak dira: Tronperri, Txoritxu-Alai eta Kriskitin. Gainerako laurak honako hauek dira: Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldea, Algortako Itxartu Dantza Taldea, Sestaoko Salleko Dantza Taldea eta Errepelegako Ikusgarri Dantza Taldea.

Kalejira, dantza saioa eta erromeria

Ekimenak hainbat osagai ditu. Lehenengo, 18:00etan, talde guztiak elkarrekin kalejiran irtengo dira merkatu plazatik Andra Mariko elizpera. Segidan, 18:30ean, dantza ekitaldia hasiko da. Azkenik, saioaren ostean, 20:00-20:30 inguruan, erromeria egongo da Andra Mariko elizpean.

https://anboto.org/durango/1709726319077-durangon-bizkaian-emakumeak-dan...

anboto.org
7 Marzo 2024