Dantzarien Biltzarrak eta Bilboko Udalak abian jarriko dute “Dantza Plazetan” programaren beste edizio bat.
“Dantza Plazetan” programaren helburu nagusia euskal folklorea indartzea eta hari balioa ematea da, erromeriak, dantza-alardeak eta kalejirak eginez plaza publikoetan. Horrela, dantzaldi tradizionalen izaera parte-hartzailea berreskuratu nahi da, non dantzariek festan parte hartzeko gonbita egiten dieten ikusleei.
URTARRILA ENERO
Urtarrilak 25 larunbata
20:00 Santiago plaza (Zazpi Kaleak) Erromeria (Salbatzaile Dantza Taldea)
OTSAILA FEBRERO
Otsailak 8 larunbata
18:00 Artazu Goikoa Auzoa Eromeria (Batasuna Arraizbide Dantza Taldea)
Otsailak 22 larunbata
11:30 San Inazio Erraldoien kalejira / Pasacalles de gigantes (Ondalan Erraldoien Konpartsa)
20:00 San Pedro plaza (Deustu) Erromeria (Deustuko Folklore Taldeak)
20:00 Santiago plaza (Zazpi Kaleak) Erromeria (Salbatzaile Dantza Taldea)
Otsailak 23 igandea
11:30 Deustua Erraldoien kalejira/ Pasacalles de gigantes (Ondalan Erraldoien Konpartsa)
12:00 San Felizisimo Dantza ikuskizuna / Alarde de danzas (Bihotz Alai Dantza Taldea)
Urte askoan Durangako Azokaren zuzendaria izan zen. Durangaldeko historiaren inguruan ikerketa ugari egin zituen.
Jon Irazabal Agirre (Iurreta, 1960) historialaria hil da. Iurretarra Gerediaga elkarteko kudeatzailea izan zen, eta baita Durangoko Azokako zuzendaria ere. Azken urteetan jubilatuta egon arren, ez zion Durangoko historiaren inguruan ikertzeari utzi. Durangoko bonbardaketaren inguruan ikertzen hasi zen lehenengoetarikoa izan zen. Durangaldeko dantzen inguruan ere aditua zen. ANBOTOko kolaboratzailea izan zen, bai zutabegile moduan eta baita gai askotan aditu moduan ere.