"Dantza Plazetan" programak munduko folklore topaketa eskainiko du uztailean

Emanaldiak uztailaren 8, 14, 21, 27, 28 eta 29an izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera

alardes

Bilboko Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan, euskal dantzen lau alarde programatu ditu igande honetarako eta uztailaren 14, 21 eta 28rako (larunbatak), hiriko plazatan eskainiko diren erromeria tradizionalen, dantza alardeen eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko xedea duen "Dantza Plazetan" programaren barruan.

Programa urte osoan zehar Bilboko auzo guztietan gauzatzen den arren, aspalditik, uztailean alardeak eskaintzen dira Arriaga plazan, gure folklorea hurbiltzeko udako hilabeteetan gure hirira bisitan datozen pertsonei, bereziki.

 

Halaber, edizio honetan, uztailaren 27rako, Munduko folklore topaketa ere programatu da, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin lankidetzan. Bertan, Panamako, Kenyako, Siberiako, Thailandiako eta Irlandako bost taldek hartuko dute parte. Hilabeteko azken igandean, Bakioko Itxas-Alde Dantza Taldearekin lankidetzan, Portugaleko Terras de Cambra taldearen txanda izango da.

Emanaldiak arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskainiko dira, inguru horretan jende gehien ibili ohi den orduekin bat etorriz. Uztaileko alardeak talde hauek eskainiko dituzte: Santutxuko Gaztedi dantzari taldeak, Basurtuko Beti Jai Alaik, Castañoseko Salbatzaile dantza taldeak eta Erandioko Goi-alde dantza taldeak.

AGENDA

19:00etan. Arriaga plaza

Uztailak 8 (igandea) - Gaztedi Dantzari Taldea (Santutxu)

Uztailak 14 (larunbata) - Beti Jai Alai (Basurtu)

Uztailak 21 (larunbata) - Goi-alde Dantza Taldea (Erandio)

Uztailak 27 (ostirala):

Ritmos y Raíces Panameñas (PANAMA)

African Tumbas (KENYA)

Ogonki (SIBERIA)

Chantaburi (THAILANDIA)

Trim de Velvet (IRLANDA)

Uztailak 28 (larunbata) - Salbatzaile Dantza Taldea (Castaños).

Uztailak 29 (igandea) - Terras de Cambra Talde Etnografikoa (Portugal)

http://www.deia.eus/2018/07/04/bizkaia/bilbao/dantza-plazetan-programak-...

Deia
Asteazkena, Uztaila 4, 2018