Landetako hankapaluak eta Eugiko dantzariak, 'Durangon Folk'-en eskutik

Euskal Herriko folklorea eta beste lurralde batzuetakoa ere erakusteko asmoagaz jaio zen Durangon Folk jaialdia, orain 20 urte.

hankapaluak

Kriskitin dantza taldearen eskutik hamaika dantza talde eta musikari etorri dira Durangora, tokian tokiko folklorea ezagutzera eta gozatzera gonbita eginez: Galizia, Herrialde Katalanak, Gaztela, Asturias, Menorca, Andaluzia, Murtzia, Aragoi, Txina, Kolonbia, Kroazia, Kuba... Askotarako eman dute urte hauek.

Urteurren borobila du dantza eta musika jaialdiak oraingoa, eta dantzatuz ospatuko dute. Nafarroako Eugiko dantza taldea eta Landetako Mont de Marsan herriko Lous Tchancayres hankapalu taldea etorriko dira Durangora, abenduaren 8an. Kriskitin dantza taldeagaz batera musika eta dantza zabalduko dute Durangoko kale eta plazetan, 12:00etan hasi eta 14:00ak bitartean. Jaizale txistulari taldea eta trikitilariak izango dituzte lagun.

https://anboto.org/durango/1544021925377-landetako-hankapaluak-eta-eugik...

anboto.org
Asteazkena, Abendua 5, 2018