Euskal Herriko bost lurraldeetako dantzen erakustaldia egingo da asteburuan Andra Mariko elizpean

DurangoEukalHerrikoDantzenEkitaldiaMuskildi

Muskildiko taldeak Zuberoako dantzak gerturatuko ditu,

Tronperri dantza taldeak antolatutako XXXVI. Euskal Herriko dantzen ekitaldia izango da asteburuan Durangoko Euskal Jaien egitasmoaren barruan. Zapatuan eta domekan Andra Mariko elizpean izango diren agerraldietan talde antolatzailea zein Zuberoako, Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako taldeak arituko dira.

Lehenengo saioa zapatu arratsaldean izango da eta arratsaldeko 19:30etatik aurrera arituko diren Tronperri dantza taldeak, Zuberoako Muskildi dantza taldeak zein Nafarroako Tafallako dantza taldeak, beraien lurraldeetako folklorearen atalak eskainiko dituzte.

Bigarren agerraldia domeka eguerdian izango da, 12:30ean hasita, eta agertokian azalduko diren Donostiako Goizaldi dantza taldeak eta Gasteizko Adurtza dantza taldeak Gipuzkoako eta Arabako korografiak eskainiko dituzte.

http://www.durangon.com/euskal-herriko-bost-lurraldeetako-dantzen-erakus...

durangon.com
Ostirala, Maiatza 31, 2019