Ikasturtea amaitzeko ekitaldia egingo du Alkartasuna Dantza Taldeak

80 dantzari gazte batuko dira zapatuan Bermeoko Artza frontoian

umeen ekitaldia Iaz egindako umeen urteko ekitaldia.

Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak umeen urteko dantza ekitaldia egingo du zapatuan. Artza frontoian batuko dira 20:00etan.

Bertan taldeko dantzari txikiak ikasturtean zehar ikasitakoa guraso zein adiskideei erakusteko aprobetxatuko dute. Arin-arinak, esku dantzak, zapatain edota otsagi bezalako dantzak egingo dituzte, eta horien artean monitoreekin batera landutako koreografia propioak ere dantzatuko dituzte.

Guztira 5 eta 14 urte bitarteko 80 bat ume batuko direla azaldu dute taldeko kideek, eta bermeotar guztiei frontoira hurreratzeko gonbita egin diete.

https://busturialdea.hitza.eus/2019/06/13/ikasturtea-amaitzeko-ekitaldia...

hitza.eus
Osteguna, Ekaina 13, 2019