Jantzari Eguna 2022

Domekan, maiatzaren 15ean, 64 talde eta 3.500 jantzari batuko dira Zamudion

2020. urtean egin behar genduan Zamudion Jantzari Eguna baina pandemiak kendu egin euskun. 2021. urtean be ezin, baina danon artean ekin eta ekin, azkenean aurten bai!

Jai ederra eta egun parebakoa izango dogu Zamudion. Sestaoren lekukoa hartzeko prest gagoz. Katea ez da eten, demonioko covid horrek be ez dau lortu.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Bizkaie
Larunbata, Maiatza 14, 2022