SANTUTXU KOLOREA 2020

santutxu kolorea

Santutxu kolorea irailaren 18an, 19an eta 20an ospatuko da, Karmelo plazan, Bilboko Santutxu auzoan. Santutxu kolorea jaialdiak betiko euskal dantza sustatu nahi du.

Aurten, betiko euskal dantza eta dantza garaikidea nahastuko dira, eta arlo bateko zein besteko talderik onenen emankizunak izango ditugu.

Programa hau Santutxuko Gaztedi Dantza Taldearekin elkarlanean sortu da.

Santutxu kolorea jaialdiaren hirugarren aldia barikuan hasiko da, Tio Teronen Semeak taldearen “Festamendua” emankizunarekin.

Zapatuan, Natxo Monteroren aldia izango da, Barbecho Urbano emankizunarekin; Natxo Montero Gazteri Dantza Taldean hasi zen dantzari. Arratsaldean, Oñatz Dantza Taldearen eta Gaztedi Dantza Taldearen emankizuna izango da nagusi, Gaztediko txistulariek eta gaiteroek lagundurik.

Programa amaitzeko, domekan, Kukai Dantza taldea arituko da, “Gelajauziak” emankizunarekin; konpainia honek sorkuntza garaikidea lantzen du betiko euskal dantzatik abiatuta.

Irailaren 18a, barikua 20:00etan.

Tio Teronen Semeak |Festamendua | Oarsoaldea

Hainbat lekutatik etorritako dantzariekin osatu da taldea. Badituzte bi ezaugarri elkarren artean: dantzarekiko grina eta umore paregabea. Estilo bateko eta besteko dantzariak elkartuko dira gau ahaztezin bat eskaintzeko.

Festamentua

Kuadrilla xelebreak hileta batean batu beharra izan du. Hileta horretan, hara eta hona ibiliko dira gertaera ulertu nahirik, gertatutakoak aldatuko direlakoan.

Ikuskizun bitxi eta berri bat, umorea, dantza eta melodia itsaskorrak gainezka dakartzana.

Irailaren 19a, zapatua 13:00etan.

Natxo Montero | Barbecho urbano | Bilbo

Betiko euskal dantza eta Gaztedi Dantzari Taldea izan zituen lehenbiziko urratsak dantzan: oso gazterik hasi zen Natxo Montero dantzan. 1995ean, jadanik, dantzaren adierazpide garaikideagoetan hasi zen formazioa hartzen, hango eta hemengo sortzaileekin, hala nola Matxalen Bilbao, Idoia Zabaleta, Marga Arroyo, Cristina Quijera eta Olaf Keler. Ikasten jarraitu zuen, Brusela, Bartzelona, Lisboa eta Frantziako hainbat hiri igaroz, nazioarteko dantza sorkuntzako izen ospetsuak izanez maisu, hala nola David Zambrano, Wim Vandekeybus, Germán&Jorge Jauregi, Alexis Eupierre, Lipi Hernández, Iñaki Azpillaga, Mónica Valenciano eta beste asko. Interpretatzaile gisa, hainbat taldetan egin du lan, hala nola Organik, Pisando Ovos, Steak Tartar, la Cía, Francois Murcia, Félix Ruckert Company eta beste.

Natxo Montero, halaber, sortzaile gisa ere nabarmendu da Estatuko eszenaren arloan, eta hainbat muntaia sinatu ditu, ikusleek nahiz lehiaketek ezagutza agertzen diotelarik: hala, kasurako, Naranjas del tiempo, Jorge Lastrarekin batera sortu eta dantzatutako lana, Euskadiko Koreografia Sorkuntzako VIII. Erakustaldirako hautatu zena; Cuadra-T, Álvaro Estebanek sortu eta interpretatutakoa, Madrilgo 2008ko Koreografia Lehiaketan finalista izan zena; eta Cami di prima qualitá, Patricia Fuentesekin batera interpretatutako lana, Madrilgo 2009ko Koreografia Lehiaketan bigarren saria jaso zuena.

2008an, bere konpainia sortu zuen, Natxo Montero danza; konpainiaren azken lana “Barbecho” izan da, eta 2014an estreinatu zen Bilboko La Fundición aretoan.

Barbecho urbano

Kale-mugimenduko pieza. Lurra metafora baten moduan agertzen du, itxarotearen eta ziklo berri batera igarotzearen metafora baten moduan. Lugorri egoerak presa eta betebeharrak ahazteko aukera ematen digu. Egoteko unea da, zerbait gertatu arte itxaroteko. Lugorria atsedena da, aldaketaren beharra, oxigenazioa, indarberrituta

Irailaren 19a, zapatua 19:00etan.

Oñatz Dantza Taldea | Oñati

Oñatz Dantza Taldea 1970ean sortu zen, Oñatin, Gipuzkoan. Aurten beteko ditu 50 urte. Oñatz kultur elkartearen barruan sortu zen talde hau, kultura eta folklorea Euskal Herri osoan berpizten ari ziren une historiko batean.

Oñatz Dantza taldea ezaguna da, nagusiki, Oñatiko Corpus egunean ematen dituen ikuskizunengatik: hainbat dantza eskaintzen ditu, jantzi koloretsu eta biziekin eta txistuaren musikaz lagunduta.

Aldi honetan, Oñatiko Corpus Christi eguneko dantzen ziklo osoa dantzatuko dute.

Irailaren 19a, zapatua 19:00etan.

Gaztedi Dantzari Taldea | Bilbo

Gaztedi Dantzari Taldea Santutxun sortu zen, 1951ean; Bilboko taldeen artean antzinakoena da, eta Bizkaian ere antzinakoenetarik. Gaur den egunean, 68 urteko historia duelarik, lanean ari da oraindik ere euskal folklorearen arloan, dantzak berreskuratuz eta agertuz, musika sendoagotuz eta ikertuz eta beste arlo asko lantzen.

neko urteotan, Gaztedi Dantzari Taldeak hainbat jardueratan jardun da folklorea sustatzearren. Horren froga dira, besteak beste, 1994an eskaini zuten lehen Maskarada osoa (lehena izan baitzen Hego Euskal Herrian), edo antolatu izan dituzten era bateko eta besteko urteurrenak (azkena 2016an).

Aldi honetan Gorulariak (Arku dantza eta Domingiluen dantza), Dantzari dantza, Lekeitioko andrazkoen dantza eta Lekeitioko kaxarranka dantzatuko dute.

Irailaren 20a, zapatua 13:00etan.

Kukai Dantza, Gelajauziak  | Errenteria

Kukai Dantza Errenterian sortu zen, Gipuzkoan, eta han du egoitza. Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001ean. Kukaik sorkuntza garaikideak lantzen ditu, betiko euskal dantzatik abiatuta, eta beste hizkuntza artistiko eta dantza estilo batzuekiko topaketak sustatzen ditu.

Deiadarra koreografia laburra aurkeztuz hasi zuen bere bidea. Ordutik, jakin du proiektu artistiko bat garatzen, hainbat lan ildotan ibiliz. Esate baterako, Tanttaka Teatro konpainiarekin duen harreman estuari esker, hainbat proiektu eszeniko landu ditu, hizkuntza oso berezikoak.

Kukai Dantza taldeak sari ugari jaso ditu bere ibilbidean. Dantzako Estatuko Saria 2017an, Dantzako Max Ikuskizunik onena 2017an, Max Dantza Bilduma Onena 2015ean eta 2017an, Leioako Umore Azokako Ohorezko Saria 2016an, Huescako Antzerki eta Dantza Jaialdiko Dantza Ikuskizunik onena 2014an eta 2016an, Valladolideko Kale Arteen Jaialdiko Aipamen Berezia, Antzerkiko Donostia Saria 2003an…

Gelajauziak

Kukai Dantza Taldeak eta Gesc Gelabert koreografoak bat egin zuten ikuspuntu berri bat eskaintzeko usadioko bi dantzari buruz: Gipuzkoako soinu-zarrak eta Lapurdiko Idantza-jauziak.

Mugaren bi aldeetan garatu ziren bi dantza sozial, bi koreografia multzo aberats, belaunaldiz belaunaldi iritsi direnak guganaino. Gelajauziak bi dantza horietatik sortu da. Kalea da abiapuntua, eta plaza topagunea.

kulturabarrutik
Osteguna, Iraila 3, 2020