Bizkaiko Dantzarien Biltzarra Euskal Museoaren klaustroan

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak dantza egitarau zabala eskainiko du Euskal Museoaren klaustroan, irailean eta urrian zehar

euskaldantzak

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak dantza egitarau zabala prestatu du, Euskal Dantzak izenburupean. Jarduera Euskal Museoko klaustroan egingo da hurrengo egun hauetan:

  • Irailak 20, 26 eta 27   I   13:00etan   I  Sarbidea Unamuno plazatik
  • Urriak 3, 4, 10, 11 eta 17   I    13:00etan   I   Sarbidea Unamuno plazatik

Ekitaldirako sarrera doakoa izango da, eta erakunde bizkaitarraren webgunean eskuratu ahalko da irailaren 3ko (osteguna) 15:00etatik aurrera, edukiera bete arte.

COVID-19ak eragindako egungo osasun-araudiaren ondorioz, erakustaldi bakoitzeko gehienezko edukiera 60 pertsonakoa izango da. Gainera, beharrezko segurtasun-neurri guztiak hartuko dira, jarduera behar bezala garatu dadin bermatzeko.

Euskal Dantzak publikoari euskal folklorearen alderdi hori erakutsi nahi dion ikuskizuna da: bere dantzak. Hala, BETI JAI ALAI, GAZTEDI, SALBATZAILE, GOIALDE, ZERUTXU, ALKARTASUNA, MIKEL DEUNA eta URDAIBAI taldeak izango dira zeregin horren arduradunak. Haiekin batera, pauso eta dantzei erritmoa emango dieten musika taldeak ere arituko dira.

Gure tradizioetako bat gertutik ezagutzeko eta kulturaz modu seguruan gozatzeko aukera ederra.