Hurrengo abenduaren 4an, ostirala, DANTZA TRADIZIONALA eta BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRArekin lotura duten pertsona zein entitateei esker onak emateko ekitaldia ospatuko dugu.
Esker on hauekin gure dantza tradizionala, gure kulturaren oinarri eta nortasun adierazpena, hedatzen era batean edo bestean, baina beti ixilik, lagun eta entitateek egindako lana ikusgarri egin nahi dugu.
Era berean, DEIA eta BBKren inplikazioa eskertu nahi dugu, hirugarren edizio honen antolatzerakoan lagundu digutelako