Bizi dugun alarma-egoera dela ta bagenekien aurtengo Dantzari Eguna berezia izango zela. Horregatik dantza talde bakoitzari bere herrian ahal duena dantzatzeko eta bideo bat bidaltzeko eskatu genien.
Badakigu taldeak oso egoera desberdinetan daudela. Talde batzuek entseatzen jarraitzen dute, beste batzuek ez dute udalaren baimenik jaso, beste talde batzuek udaleko lokaletan entseatzen dute baina itxita daude,... Baina federazio honek eta federazioa osatzen duten taldeek ezin dugu gelditu, eta ez dugu gelditu nahi. Uste dugu azaroa une egokia izan daitekeela jarraitzeko, edo jarraitu nahi dugula aldarrikatzeko. Egiten duguna eta mugitzen dugun dantzari kopurua aldarrikatu nahi dugu, eta zerbait egiteak ere, talde bakoitzak ahal duen neurrian, dantza tradizionalak aurrera jarraitzen duela erakusteko balio dezakeela uste dugu.
Hemen ikusi dezakezue bideoak
007 BDE2020 GORANTZAILEAK DantzaTaldea
010 MEATZALDEKO HARRIGORRIA dantza taldea
019 ALKARTASUNA Dantza Taldea Bermeo