Orduñako entradillas

Arrastariako bailaran (Araba) meza eta Antiguako Ama Birjinari egindako eskaintza amaitu ostean, bailarako ordezkariek, banan-banan, ohiturazko "Entradillak" egiten dituzte. "Entradillak" banaka egiten den dantza da (gaur egun, batzutan, binaka egiten da; neskek ere egiten dute). Dantza erraza da. Txapela aurrera jaurti ostean hankak gora altxatzen dira. Gero, oin puntekin egiten da dantzan, atzerantz, eta "gurpil" batekin jarraitu. Amaitzeko, agurra egiten zaie elizatik kanpo dauden agintariei.