SANTUTXU KOLOREA EUSKAL DANTZA ETA MUSIKA

Santutxu KoloreaSantutxu Kolorea euskal musika eta dantza tradizionala zein garaikidea bultzatzeko programa ospatuko da ekainaren 3tik 6ra. Honen bidez, talde eta artisten ikuskizunak ikusteko aukera egongo da Santutxuko Karmelo plazan.

Emanaldien sarrera aldez aurretik erreserbatu daiteke. Ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daitezke erreserbak, www.bilbaokultura.eus webgunean. Gehienez 2 toki erreserbatu ditzake pertsona bakoitzak; ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango du balioa erreserbak. Era berean, antolatzaileek pertsona bakoitza egokitu eta haien eserlekua zehaztuko dute. Jarleku guztiek 1,5 metroko segurtasun tartea izanen dute.

PROGRAMAZIOA

Santutxu Kolorea 2021 programaren sei emanaldiak Karmelo Plazan izango dira.

•  Ekainak 3, osteguna. 19:00etan.
TXISTUMAN “TBK – Txistuman Balkoitik Kalera”

Hemen da! Heldu da! Txoria da? Hegazkina? Ez! Txistuman da! Instrumentu tradizionalak hain tradizionala ez den errepertorioarekin jotzen dituen musikaria. Txistuman bere balkoitik jaitsi da, beste auzo batzuetara bertatik bertara eroateko bere errepertorio partikularra, konfinamendu garaian inprobisatuz jo eta milaka lagunek jarraitu zutena sare sozialen bidez.

•  Ekainak 4, ostirala. 19:00etan.
HAATIK DANTZA “Errimak bi oinetan”

Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna. Eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez, gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea. Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren bandak jarri die soinua bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diote ahotsa.

•  Ekainak 5, larunbata. 13:00etan.
LARUTAN “Out of the blue”
INPUT “Imperfectas”

“Out of the blue” Out of the blue lan fresko eta dibertigarri bat da, eta sortzen da libreki dantza egiteko, mugitzeko eta egunerokotasunetik ihes egiteko beharretik. “Hori dela eta, gure proposamena da pieza jendaurrean erakustea, guk hainbat goza dezaten. Nahi dugu irribarre egin dezala, txalo egin dezala eta erritmoa sentí dezala piezak berak eragiten duen kilika baten moduan”.

“Imperfectas” antzezlanean, hiru arizaleen barne-mundu zail hori guztia dago jasota. “Itsaso” bat berezitasunez eta kontrastez betea. Maitasunez eta onarpenez beteriko munduaren errealitate zentzugabe eta zintzoa. Probatu eta huts egiteko leku bat. Jolasteko leku bat. Epaitu ere ez egiteko lekua. “Nire burua erakusteko leku bat. Nire buruaz barre egiteko inguru bat. Ez egitean ikastekoa. Berarekin bizitzea, emakumearekin eta gizonarekin; nire egungo izatea, eta jaiotzako izatea. Eta onarpena, errespetua sortaraztea”.

•  Ekainak 5, larunbatade. 19:00etan.
MULIXKA DANTZA TALDEA “Harria”

Mulixka, Iñaki Perurena eta Iñaki Palaciosek Harria aurkezten dute, non dantza, narrazioa eta zuzeneko musika uztartuko dira. Josu Sanchez dantzariaren zuzendaritzapean, Mulixka Dantza taldea egongo da. Espreski egindako koreografiak, nortasunaz beteko ditu plaza guztiak. Dantza hauetan, harriarekin lotuta dauden Herri Kirolen zertzeladak ikusi ahal izango ditugu.

Iñaki Perurenak harriaren mundura eramango gaitu, eta Iñaki Palacios txistulariak bere konfiantzako musikariekin euren azken lana Harria aurkeztuko dute. Abesti guztiak Harrizko Txalapartaren inguruan eginak izan dira.

•  Ekainak 6, igandea. 13:00etan.
BIHOTX TXALAPARTARIAK “Norabide guztiak”

“Norabide guztiak” guztiak ikuskizunaren asmoa txalapartak, Euskal Herriko musikaren oinarri den tresna honek, izan ditzakeen norabide desberdinak erakustea. Joera tradizionalenetik hasi eta doinu moderno eta garaikideenekin amaitu arte. Txalapartak denboraren zehar izan duen garapena erakusten dute, batiere umore ukutu batekin. Bestalde, era askotako joaldiak beste instrumentu, dantza eta kantuekin uztartzen dute.

#BILBAOUDABERRIA2021

#BILBAOUDABERRIA2021 udaberrian hiria aisialdi- eta kultura-planez betetzen duen udal-ekimena da. Ekimen honen helburua kultur sektoreari eskua ematea da, tokian tokiko kultur eragileen lana lehenetsiz higiene eta osasun berme guztiak betez.

Osteguna, Ekaina 3, 2021 - 19:00 to Igandea, Ekaina 6, 2021 - 21:00