GALLARTA - MARTXOAK 1
11:00etan Kale-eskea egingo dute mozorroek herriko etxe eta denda ezberdinetatik zehar.
Eguerdian mozorroek, bazkaria egingo dute eskean lortutakoa partekatuz.
17:30etan Pertsonaia guztiek desfilea egingo dute gainontzeko
Herritarren artean sartuz, eta ondoren, bizkarbaltzaren erreketa.
ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU!
www.abantokoaratusteak.com
Meatzaldeko Arrigorri Dantza Talde
ARTAUNTXOA: Abereen babeslea da, zeinak ongia eta gaizkiaren arteko oreka mantentzen du. Zaku-oihal eta larruz jantzita doan izaki handia eta ile luzekoa da, eta gainera, makil luze bat darama. Euskal mitologiarekin alderatuz, Basajaunaren antza du.
MEATZE MOZORROAK: Zaku-oihalez egindako jantzia daramate, antzinean meatzariek aire zabaleko meategietan lan egiteko erabiltzen zuten bezala. Ohiko jantzi bat zen, merkea eta baita hezetasunari ondo eusten baitzion. Aurpegia belo beltz batez estalita daramate, eta haien eginkizuna herriko jendea zirikatzea da eramaten dituzten ezpata, makila edo bolekin.
SUA ETA KEA: Sua eta kea oso garrantzitsuak izan dira historiaren joanean zein aratusteetan. Inausketa egitean adarrak moztu eta zuhaitza garbitzen da, horrentzat kaltegarria dena (zomorroak, harrak, etab.) kenduz eta adar berriak gaixotasunik gabe eta indarrez hazten utziz. Inausketan moztutako adarrak, bertan dauden animaliekin batera, erre egiten dira, sortzen den sua eta kea garbitasun horren irudi direlarik.