SANTUTXU KOLOREA 2023

Ostirala, Ekaina 9, 2023 - 19:00 to Igandea, Ekaina 11, 2023 - 13:00

SANTUTXU KOLOREA 2023 kartelaTradizioko folklorea bultzatzeko asmoari jarraituz, eta aukera bat eman nahirik Bilboko herritarrei ekainaren 9an, 10ean eta 11n folklore horretaz gozatzeko, Santutxu Kolorea izeneko egitaraua gauzatuko da, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailak eta Gaztedi Dantzari Taldeak antolatuta.

Hiru egun izango dira, folklorez beteak, eta aukera izango da hango eta hemengo dantzez gozatzeko. Alabaina, folklorea ezin da aditu musikarik gabe, eta, hori dela eta, dantza-taldeak ez ezik, musika taldeak ere izango ditugu, jaialdia musikaz hornituz.

Gainera, aurten, Mairuek taldeko erraldoiek 30. urteurrena beteko dute (talde hori Gaztedi Dantzari Taldearen barruan sortu zen, 2017an), eta, beraz, Santutxu Koloreak ospakizuna bikoitza izango da aurten

EKAINAREN 9a, barikua

Karmelo plaza

19:00 KIMUA DANTZA KOLEKTIBOA “GenEroa”

Karmelo plazatik ateratzea

20:00 Kalejira, INGUMA

Ibilbidea: Karmelo plaza, Particular Allende kalea, Arsuaga kalea, Rikardo Bastida Arkitektoaren plaza eta Karmelo plaza.

EKAINAREN 10a, zapatua

Basarrate plazan hastea

10:00 Kalejira, GAZTEDI taldeko TXISTULARIAK

Karmelo plaza

12:00 GAZTEDI DANTZARI TALDEKO umeen emanaldia

19:00 GOIZALDI DANTZA TALDEA (Donostia) eta GAZTEDI DANTZARI TALDEA (Bilbo) taldeen emanaldiak.

Karmelo plazatik ateratzea

20:30 LANDER TXATO & CIA, kalejira

Ibilbidea: Karmelo plaza, Particular Allende kalea, Arsuaga kalea, Rikardo Bastida Arkitektoaren plaza eta Karmelo plaza.

EKAINAREN 11, domeka

Santutxuko kaleetan zehar

10:00 GAZTEDIKO GAITEROAK, BILBOKO GAITEROAK eta BEASAINGO GAITEROAK, kalejira.

Karmelo plazatik abiatuko da.

11:45 Erraldoien kalejira

KIETB ERRALDOIAK (Bermeo)

BEASAINGO ERRALDOIAK (Beasain)

DONIBANEKO ERRALDOIAK (Iruña)

MAIRUEK GAZTEDIKO ERRALDOIAK (Bilbo)

Ibilbidea: Karmelo plaza, Julián Bolivar Elorduy kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, Karmelo errotonda, Rikardo Bastida arkitektoaren plaza eta Karmelo plaza.

Karmelo plaza

14:00 Erraldoien dantzaldia.

Parte hartuko duten taldeak

Dantza taldeak

GOIZALDI DANTZA TALDEA (DONOSTIA)

Santutxuko kaleetan zehar

10:00 GAZTEDIKO GAITEROAK, BILBOKO GAITEROAK eta BEASAINGO GAITEROAK, kalejira.

Karmelo plazatik abiatuko da.

11:45 Erraldoien kalejira

KIETB ERRALDOIAK (Bermeo)

BEASAINGO ERRALDOIAK (Beasain)

DONIBANEKO ERRALDOIAK (Iruña)

MAIRUEK GAZTEDIKO ERRALDOIAK (Bilbo)

Ibilbidea: Karmelo plaza, Julián Bolivar Elorduy kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, Karmelo errotonda, Rikardo Bastida arkitektoaren plaza eta Karmelo plaza.

Karmelo plaza

14:00 Erraldoien dantzaldia.

GAZTEDI DANTZARI TALDEA

Gaztedi Dantza Taldea Santutxun jaio zen, 1951ean. Gaur den egunean, Bilboko talderik antzinakoenetakoa da, eta zaharrenetakoa Bizkaian. Gaur den egunean, talde honek 72 urte ditu beteak, eta lanean jarraitzen du euskal folklorearen ardatzean.

Gaur, 45 dantzari dauzka, eta 10 bat musikari. Gainera, 100 ume eta gazte inguru dira Gaztedi taldeko kide, eta, lehenagoko belaunaldietako dantzariak gehituz gero, 300 pertsona inguru dira guztira, gutxi gorabehera.

Urte horietan guztietan, Gaztedi Dantzari Taldea hainbat jardueratan jardun da folklorea sustatzearren. Horren erakusgarri dira, besteak beste, lehen Maskarada osoa, 1994an eskaini zutena (lehena izan zen Hego Euskal Herrian. Bestalde, urtean zehar umeek eta gazteek hainbat alarde ematen dituzte, eta 2017tik, taldeak baditu erraldoiak ere, Mairuek Gaztediko Erraldoiak izenaz ezagunak.

KIMUA DANTZA KOLEKTIBOA

Genero-ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak… ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.

Kimua Dantza Kolektiboko 6 dantzari eta Ekaitz Goikoetxea bertsolari eta idazlea izango dira taula gainean. Euskal Dantza Tradizionalak oinarri hartuz, dantza diziplina mota batzuen eta besteen ukitua (garaikide, klasiko etab.) duten koreografiak interpretatuko dituzte.  Era askotako musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek zein hainbat baliabide materialek ikuskizuna osatuko dute.

Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?

Musika taldeak

BILBOKO GAITEROAK

Kultur elkarte hau 1987an eratu zen, eta Bilbon du egoitza. Oraindik ere, taldeko kideek musika-folklorearen arlo batzuetan eta besteetan lehendik gauzatzen zituzten era bateko eta besteko jardueren emaitza dira.

Harrezkeroztik, gaita sustatzen jardun dira etengabe, eta hainbat ikastaro eman dituzte, hainbat herritako gaita-jotzaileentzat. Gainera, dantza-talde askotan jardun dira jotzen urte hauetan guztietan, bai eta parte hartu izan duten erraldoi-konpartsetan ere.

Hainbat ikuskizun ere eman dituzte, hala nola “Jalgi Hadi Dantzara”, zeina Kukubiltxo antzerki eta kale-animazioko taldearekin batera eman baitzuten: Euskal Herri osoan zehar eskaini zuten, eta are Katalunian edo Zamoran ere, besteak beste.

Argitaratutako lanen artean, nabarmentzekoa da disko hauetan izan zuten parte hartzea: “Aste Nagusia 25 urte” eta “Julián Romano 100 urte”.

GAZTEDIKO GAITEROAK

Gaztedi Dantzari Taldearen gaita-jotzaileen taldea; Gaztedik Santutxun du egoitza, Bilbon. Taldearen dantza-emanaldietan ez ezik, hainbat kultur jardueratan ere parte hartzen dute.

Nabarmentzekoa da erraldoien kalejiretan izan duten parte hartzea, konpartsa askorekin ibiliz Euskal Herriko herrietan zehar; gainera, Mairuek Gaztediko Erraldoiak taldearen banda ofiziala ere badira. Kale-animazioan ere aritzen dira sarri, eta azpimarratzkeoak dira herri batzuetan eta besteetan eskaintzen dituzten dianak. Azkenik, nabarmentzekoak dira erromerietan (batez ere herrikoietan) izaten duten parte hartzea, musikaz girotuz era bateko eta besteko publikoak eta gaiten soinuarekin dantza eraginez. Izan ere, Gaztediko Gaiteroak taldearen kantutegia zabala eta askotarikoa da, eta etengabe ari da hazten.

INGUMA TALDEA

kalejira formatuko ikuskizun ibiltari baten bidez, publikoari hurbiltzen diote euskal folklorearen zati bat. Euskal Herriko kantu tradizionalak ematen dituzte, eskuarki. Taldean, hainbat musika-tresna jotzen dira, hala nola esku-soinua eta panderoa, eta beste haize-instrumentu batzuk ere bai, alboka edo nafar gaita, esaterako.

LANDER TXATO

Lander Txato Urduñako trikitilari bat da, eta Euskal Herriko herri mordo batean ibiltzen da bere musika-tresnarekin, tradizio-kutsu batez hornituz eskaintzen dituen emanaldiak. Gehienetan, pandero-jotzaile batek laguntzen dio, eta kantutegi oso zabal eta askotariko bat eskaini ohi du, direla ohiko erromerietako kantu klasikoak edo berrikiago sortuak.

LANDER TXATO

Lander Txato Urduñako trikitilari bat da, eta Euskal Herriko herri mordo batean ibiltzen da bere musika-tresnarekin, tradizio-kutsu batez hornituz eskaintzen dituen emanaldiak. Gehienetan, pandero-jotzaile batek laguntzen dio, eta kantutegi oso zabal eta askotariko bat eskaini ohi du, direla ohiko erromerietako kantu klasikoak edo berrikiago sortuak.

Erraldoien taldeak

MAIRUEK GAZTEDIKO ERRALDOIAK

Kukubiltxok fabrikatu zituen erraldoiok, 1993an, eta herri xeheko pertsonaiak irudikatzen dituzte: Aittitte Matsorri (Begoñako baserritar dotorea), Areatzako Jostune (Areatzan bildu ohi ziren jostunen irudia), Kargerue (Itsasadarreko kaietako ohiko soinkaria), eta Angulerue (angula arrantzale ohikoa, itsasadarrean bilatu ohi zituena gaur egun desagerturik dauden angulak). Figura horiekin batera, badira bi buruhandi (Unamuno eta Aita Arrupe) eta beste bi zaldiko (zaldiko mikelete bat, eta beste zaldiko karlista bat). Guztira, 8 dira taldea eratzen duten figurak.

2017ko ekainaren 10ean, Gaztedi Dantzari Taldearen jabetzako bihurtu ziren, eta, hala eskualdaturik, erraldoi-eramaleen belaunaldi berri bati ematen zaio bide.

BEASAINGO ERRALDOI ETA BURUHANDIAK (GIPUZKOA)

Beasaingo Erraldoi eta Buruhandiak taldea, gaur egun, 4 erraldoik eta 8 buruhandik osatzen dute. Figura horiek euskal kulturaren hainbat alderdi irudikatzen dituzte, pertsonaia mitologikoetatik dantzarietaraino. Konpartsako buruhandien bereizgarri dira haien hazpegi karikatura gisakoak, irudi oso deigarriak osatuz.

DONIBANEKO ERRALDOIAK (IRUÑEA)

Lau erraldoi dira, Euskal Herriko folkloreko dantzarien jantziekin jantziak, eta tradizioko kulturako pertsonaia batzuk eta besteak irudikatzen dituzte: Bolante (Luzaidekoa), Bobo (Otsagikoa), Kantinera (Zuberoakoa), eta Zanpantzar (Nafarroakoa). Konpartsa joan den mendearen amaieran sortu zen; 2014an berpiztu zen, geldialdi luze baten ostean, Donibane auzoko auzotarrei eta Sanjuanxar elkarteari esker. Harrezkeroztik, irteera eta jarduera anitz egin dituzte erraldoiek.