Kalean dantza egiteko ekimena bueltan da!

Getxoko Kultur Etxeak eta Andres Isasi Musika Eskolak, udalerriko dantza-talde guztiakaz batera, Dantza Plaza ekimenaren edizio berria egingo du datozen hilabeteotan. Lehenengo saioa urriaren 16an, zapatuan, izango da Areetako Xake plazan, 19:00etatik aurrera.

Dantza Plaza ekimena dantzatzera animatzen den edozein pertsonari zuzenduta dago, eta hiru saio izango ditu abendura bitartean:

  • Urriak 16, Areetako Xake plaza, 19:00etan.
  • Azaroak 6, Algortako Basarrate parkea, 19:00etan.
  • Abenduak 11, Algortako Biotz Alai plaza, 19:00etan.
hiruka.eus
Ostirala, Urria 15, 2021