UDALAK “BILBO, ADINEKOEKIN ADEITSUA DEN HIRIA” SARIAK BANATU DITU

  • Udalak antolatutako “Bilbo, adinekoekin” galaren zati bat izan da sarien banaketa. Juan Mari Aburto Alkatea izan da galan buru eta adineko ehunka lagunek gozatu ahal izan dute Asier Bilbaoren eta Los Chimberos taldearen musika emanaldiez.
  • Saridunek ibilbide pertsonal eta altruista bat daukate, urte asko baitaramatzate bizikidetzarekin eta Bilboko bizi-kalitatearen hobekuntzarekin konprometituta, auzoekin eta auzokoekin konprometituta.
  • Aurtengo saridunak dira Iñaki Irigoien, Araceli Rozas eta Encarnación Velasco.

BILBO, “ADINEKOEKIN” GALAJuan Mari Aburto alkateak “Bilbo, Adinekoekin Adeitsua den Hiria sariak eman ditu gaur arratsaldean. Sari horiek 60 urtetik gorako pertsonen aparteko dedikazioa eta emana aitortzen dute, nabarmentzen direnak uria bizitzeko leku atseginagoa izan dadin egindako ekarpenagatik.

Saridunek ibilbide pertsonal eta altruista bat daukate, urte asko baitaramatzate bizikidetzarekin eta Bilboko bizi-kalitatearen hobekuntzarekin konprometituta, auzoekin eta auzokoekin konprometituta, zerbitzurako jarrerarekin eta izateko, egoteko, jarduteko eta denekin harremanak izateko modu eredugarri batekin.

Aurten, Udalak pertsona hauek nabarmendu ditu:

  • Iñaki Irigoien, 1935ean jaiotako bilbotarra, euskal folklorearen eta, zehazkiago, euskal dantzaren munduari egindako ekarpenagatik.
  • Araceli Rozas, 70 urtekoa, Leónen jaioa baina Zurbaranbarri auzoko bizilaguna, Gurutze Gorriaren bidez adinekoak eta droga-mendetasuneko arazoak dituzten pertsonak zaintzeagatik, beren bizitza profesionalean eta, gero, boluntario modura.
  • Encarnación Velasco, 93 urteko bilbotarra, bere ausardiagatik, erabakiagatik eta izaera zerbitzalagatik. Gaztetan, Encarnación Veslascok, baliabide gutxirekin, Belgikara emigratu zuen, semeari aukera gehiago emateko. Bilbora itzuli zenean, nabarmentzekoa da Errekalde auzoko gizarte-jardueretan parte hartu izana.

Juan Mari Aburto Alkateak zorionak eman dizkie omendutako pertsonei, “arrazoi askorengatik eredu zaretelako. Hirurok bat zatozte hiri hobe bat eraikitzeko konpromisoarekin, balioak oinarri dituen gizarte hobe bat eraikitzeko konpromisoarekin. Eskerrik asko bihotzez., zuen onena emateagatik eta irakasteagatik, besteen zerbitzura egoteagatik… animatzen zaituztegu egiten jarraitzera. Nahi dugun zahartze aktiboaren eredua zarete”.

BILBO, “ADINEKOEKIN” GALA

Sari hauen banaketa “Bilbo adinekoekin” galan izan da, Udalak antolatua eta Joseba Solozabal eta Agurtzane Bilbao Nervión Taldeko aurkezleek gidatua. Ekitaldia Campos Elíseos Antzokian egin da eta ehunka adineko izan dira bertan, Asier Bilbao eta Los Chimberos-en emanaldiez gozatuz.

https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&cid=1279211394445&l...