Herrien arteko 24. Folklore Jaialdia

Folklore Jaialdia Barakaldoko jaialdiak 25 urte

Badator berriro ere Barakaldoko Herrien arteko Folklore Jaialdia, beti legez, Ibarra-kaldu elkarteak antolaturik. Azaroaren 20an hasi eta abenduaren 7an amaituko da. Duela 25 urte sortu zen jaialdia, baina aurtengoa 24. edizioa da, COVID dela-eta iaz nahitaez egindako etenaren ondorioz. Jaialdiaren babesleak Bizkaiko Foru Aldundia, Barakaldoko Udala, Barakaldo Antzokia eta Kutxabank dira, eta laguntzaileak, Areatzako Udala, Deia egunkaria, Radio7-Tele7, MetroBilbao, Kilika Bertso Eskola eta Alonsotegiko Mendipe dantza taldea.

Ekitaldi nagusiak Barakaldo Antzokian egingo dira, abenduaren 4an eta 5ean, larunbat eta igande, hurrenez hurren, eta jaialdia Barakaldotik kanpora eramaten den eguna, Alonsotegin, abenduaren 6an, astelehena. Baina egun horietakoez gain, badira atariko ekitaldi batzuk ere, bi aste lehenago hasi eta abenduaren 7a arte.

Aurreko 23 edizioetan, Ibarra-kaldu talde antolatzailearekin batera, 37 dantza taldek hartu dute parte dantza-egunean, Estatuko autonomia erkidego guztietatik etorrita, baita beste estatu baltzuetatik ere, hala nola Belgika, Frantzia, Italia eta Portugaletik. Dantza-talde horietako musikariez gain, beste 29 musika taldek eta hainbat bertsolarik ere hartu dute parte musika egunean, non gure inguruan ditugun gutxiengoen musika kulturari ere ireki zaion atea. Baina dantza eta musika talde horietaz gain, Bizkaiko 16 talde ere izan dira, anfitrioi lanetan, Barakaldotik kanpo egiten den eguneko emanaldian.

ATARIKO EKITALDIAK

  • Txotxongilo-antzerkia

Folklore jaialdia antzerki munduko ekitaldi batek irekiko du. Jaialdiaren ibilbidean hirugarren aldiz agertuko da antzerkigintza egitarauan, eta aurtengoan, BIHAR txotxongilo taldeak “Tartalo eta sorgina” izeneko lana eskainiko du, euskal mitologiako ipuinak txikienei ezagutarazteko. Azaroaren 20an izango da, larunbata, 18:30ean, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan.

  • Bertso-afaria

Berriro ere, bertsolaritza jaialdiaren egitarauan ageri, Ane Labaka eta Jone Uria bertsolariek parte hartuko baitute azaroaren 26ko bertso afarian, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan bertan, 21:30ean. Kilika Bertso Eskolarekin batera antolatu da ekitaldia.

  • Hitzaldiak

Aurten ere, bi hitzaldi antolatu dira jaialdiaren egitarauaren barruan, eta horiekin jarraitu nahi da Euskal Herriko folklorearen hainbat alderdi jorratzen. Bi hitzaldiak Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan egingo dira.

  • Azaroak 27, larunbata, 19:30ean, “MITOLOGIKAtik JENTILAKera” izeneko hitzaldia emango du Aritza Bergara idazleak, Euskal Herriko mitologiari buruz eta bere lanen bitartez.

  • Abenduaren 7an, asteartea,Cultura popular y patrimonio; el calendario festivo encartado” hitzaldia emango du Emilio Xabier Dueñas etnografo folkloristak

  • Argazki-erakusketa

Aurtengo erakusgaia emigrazioarekin lotuta dago, XX. mendean Galiziatik Euskal Herrira etorritakoen lekukotza grafikoak ikusgai izango baitira Clara Campoamor zentro zibikoan, azaroaren 29tik abenduaren 3 arte.

EKITALDI NAGUSIAK

Hiru dira Herrien arteko Folklore Jaialdiaren jardunaldi nagusiak: Dantza Eguna, Musika Eguna eta Kanpoko Eguna. Doakoa da sarrera jardunaldi horietako ekitaldi guztietan.

  • Dantza Eguna

Abenduaren 4an, larunbata, 19:30ean hasiko da, Barakaldo Antzokian, jaialdiko dantza emanaldi nagusia. Aurtengoa desberdina eta berezia izango da, oso. Desberdina, kanpoko talderik ez dagoelako edizio honetan: izan ere, pandemia bera eta hura geldiarazteko neurriak berebiziko oztopo izan dira kanpoko talde askorentzat, konpromisoak behar besteko aurrerapenaz ziurtatzeko orduan. Hori dela eta, bestelako formatu batean emango da ekitaldia, ikuskizun oso eta bakarra eskainiko baita, hiru talderen emanaldi bereiziek osatutako ekitaldiaren ordez. Ikuskizun berezi horrek “Miña nai” du izena, eta oinarria, XX. mendean Euskal Herria jomuga izan zuten galiziarren emigrazioa. Dantza, musika eta bideoaren bidez irudikatuko da sorterria uztea, kultura bien arteko topaketa, elkar ezagutzea eta elkar maitatzea. Patxi Laborda dantza maisua eta koreografoak pentsatu eta zuzendu du lana, eta bertan parte hartuko dute, Ibarra-kaldu taldeko dantzari eta musikariekin batera, “Doces Lembranzas” dantza taldeak, “Folketan” musika taldeak, “Ceo do Silgaiteiro taldeak eta “Son Mesturado cantareira taldeak hartuko dute parte elkarrekin.

  • Musika Eguna

Abenduaren 5ean, igandea, 19:30ean hasiko da jaialdiko musika eguneko ekitaldia, Barakaldo Antzokian, eta hiru emanaldi desberdin eskainiko dira oholtza gainean. Lehena, Iruñetik etorrita, “Hego Haizea” musika taldeak hartuko du parte: Aitor Urquiza txistulariak, Xabier Olazabal akordeoilariak eta Beñat López perkusio-jotzaileak osatuta. Ondoren, “Son Mesturadocantareira taldeak hartuko du parte, musika eguna ere galiziar doinuekin janzteko. Amaitzeko, Ibarra-kalduko musikariek eta erraldoizaleek, Sestaoko “Birakari” erraldoi konpartsak lagundurik, “Erraldoiak Oroibide” ikuskizuna emango du berriz, Beurko-Bagatzako jaietan izandako arrakastaren ondoren, antzokian Barakaldo osora zabaltzeko asmoz. Udalerriaren iragana oroitzeko ikuskizuntxo horretan, Barakaldoko Udalaren erraldoi berriak dantzatuko dira musikarien doinuetara, Areatzako Udalak berariaz utzitako bertako Txistulari eta Añude erraldoiekin batera.

  • Kanpoko eguna

Alonsotegin izango da aurtengo kanpoko eguna, jaialdia Bizkaiko beste udalerri batera zabaltzen den eguna. Abenduaren 6an, astelehena, dantza-emanaldi bat egingo da, 13:00etan, eta bertako Mendipe dantza-taldearekin batera, Tuterako Laya Kultura elkarteak hartuko du parte, aurtengo jaialdiko kanpoko talde bakarra.

Eranskina: Herrien arteko XXIV. Folklore Jaialdiaren egutegia

ATARIKO EKITALDIAK

Azaroak 20, larunbata

18:30 – Txotxongilo antzerkia. BIHAR taldea: “Tartalo eta sorgina”. Tokia: Ibarra-kaldu elkartea.

Azaroak 26, ostirala

21:30 Bertso-afaria, Ane Labaka eta Jone Uria bertsolariekin. Tokia: Ibarra-kaldu elkartea.

Azaroak 27, larunbata

19:30 – Hitzaldia: “MITOLOGIKAtik JENTILAKera”. Hizlaria: Aritza Bergara. Tokia: Ibarra-kaldu elkartea.

Azaroaren 29tik, astelehena, abenduaren 3 arte, ostirala

  • Argazki erakusketa. “Galiziatik Euskal Herrira: XX. Mendeko emigrazioa”. Barakaldoko Bizkaiko Galiziar Etxeak eta haren bazkideek utzitako argazkiekin. Tokia: Clara Campoamor zentro zibikoa.

Abenduak 7, asteartea

19:30 – Hitzaldia: “Cultura popular y patrimonio; el calendario festivo encartado”. Hizlaria: Emilio Xabier Dueñas. Tokia: Ibarra-kaldu elkartea.

EKITALDI NAGUSIAK

Abenduak 4, larunbata

Dantza-eguna (Barakaldo Antzokia)

19:30 – Dantza emanaldia: “Miña nai”

  • Doces Lembranzas

  • Ceo do Sil

  • Son Mesturado

  • Folketan

  • Ibarra-kaldu

Ideia eta zuzendaritza: Patxi Laborda.

 

Abenduak 5, igandea

Musika-eguna (Barakaldo Antzokia)

19:30 – Musika emanaldia

  • Hego Haizea taldea (Iruñea)

  • Son Mesturado cantareira taldea

  • Ibarra-kaldu eta Sestaoko Birakari erraldoi-konpartsa: “Erraldoiak Oroibide”

Abenduak 6, astelehena

Kanpoko eguna: ALONSOTEGI

13:00 – Dantza emanaldia

  • Laya kultur elkartea (Tutera-Nafarroa)

  • Mendipe dantza-taldea (Alonsotegi)

ERANSKINA: Jaialdiko dantza taldeak

Jatorria
Origen

Dantza-Taldea
Grupo de Danzas

Urtea
Año

Edizioa
Edición

Andorra

“Esbart Dansaire D'Andorra La Vella”

1999

2011

3

15

Belgika / Bélgica

“Die Boose”, Izegem

2003

7

Frantzia / Francia

“Kelc´h Keltieg Rostren”, Rostrenen (Bretainia / Bretaña)

2001

5

“Lous Crabots de Semisens”, St.-Vincent-de-Tyrosse (Landak / Las Landas)

2009

13

“Le Quadrille Occitan”, Toulouse

2013

17

Italia

“Terra Del Sole”, Lombardia (Italia)

2002

6

Portugal

Grupo Folklórico “Taveiro”, Coimbra

2000

4

Grupo Folklórico de Vila Verde

2010

14

Andaluzia / Andalucía

Grupo Municipal de Canto y Danza, Baza (Granada)

2007

11

Agrupación cultural Solera, Alhaurín de la Torre (Málaga)

2017

21

Aragoi / Aragón

Grupo Folklórico “Nª Srª. de la Alegría”, Monzón (Huesca)

2006

10

Grupo de Jotas “Cinco Villas”, Bárdena (Zaragoza)

1997

2013

1

17

Asturias

Grupo Folklórico “Excélsior”, Gijón (Asturias)

1997

1

Grupo “Xagardua”, Colunga (Asturias)

2006

10

Grupo La Sidrina, Lugones (Asturias)

2018

22

Kanariak / Canarias

Agrupación Folklórica “Oroval”, La Orotava (Tenerife)

2005

9

Kantabria / Cantabria

Grupo de Danzas de Ribamontán al Mar

2004

8

Gaztela eta Leon /
Castilla y León

Grupo de Canto y Danza “Escuderos del Arlanza”, Sª. Mª del Campo (Burgos)

2003

7

Grupo de Danzas "El Castro", Ponferrada (León)

1998

2

Agrupación Folklórica de Alba de Tormes (Salamanca)

2008

12

Grupo folklórico “Urdimbre”

2016

20

Gaztela-Mantxa /
Castilla-La Mancha

Agrupación Folklórica "Virgen de Gracia", Puertollano (Ciudad Real)

1998

2

Grupo folklórico “Puebla del Aljibe, Santa María de los Llanos (Cuenca)

2017

21

Katalunia / Catalunya

Grupo “Esbart Sant Martí”, Bartzelona / Barcelona

2002

6

Grupo “La Farandola”, L´Escala (Girona)

2009

13

Grupo “Esbart Dansaire de Tarragona”

2019

23

Colla Santa Maria de Mitjaran

2019

23

Valentziako Erkidegoa / Comunidad Valenciana

Grupo de Danzas “Carrascal”, Alcoy (Alacant / Alicante)

1999

3

Grupo de Danzas de Villena (Alacant / Alicante)

2015

19

Extremadura

Grupo “Los Jateros”, Fregenal de la Sierra (Badajoz)

2010

14

Grupo Municipal de Canto y Danza de Cáceres

2001

5

Galizia / Galicia

Agrupación Folklórica “Catalmibre Tradicional”, O Burgo-Culleredo (Coruña)

2007

2016

11

20

Agrupación Folklórica “Celme”, Pontevedra

2000

2011

4

15

Errioxa / La Rioja

Grupo de Danzantes de San Asensio

2005

9

Grupo de Danzantes de Briones

2018

22

Balear Uharteak /
Islas Baleares

“Sa Colla de Labritja”, Sant Joan de Labritja (Eivissa / Ibiza)

2012

16

Grup de Ball “Es Penell”, Ferreries (Menorca)

2004

8

“Aires de la Cala (Polença (Mallorca)

2015

19

Madril / Madrid

Grupo de Canto y Danza de Becerril de la Sierra

2012

16

Murtzia / Murcia

Grupo de Coros y Danzas “Museo de la Huerta”, Alcantarilla

2008

12

 

 

ERANSKINA: Jaialdiko musika taldeak

 

Musika Taldea / Grupo de Música

Urtea / Año

Edizioa / Edición

“Hala Dzipo” (X. urteurrena / Xº aniversario) - Barakaldo

2000

4

“Doces Lembranzas” (Centro Galego de Bizkaia en Barakaldo, mendeurrena / centenario)

2001

5

“Bizkaiko Gaiteroak”

2002

6

Barakaldoko Udalaren Musika Banda / Banda Municipal de Barakaldo

2002

6

“Laguntasuna” taldearen fanfarrea

2003

7

Bilbao Musika Eskola

2004

8

“Hala Dzipo” elkarteko abesbatza – Barakaldo

2005

9

“Aspaldiko Txistulariak” txistu taldea – Bilbao

2006

10

“Elai Alai” taldeko dultzaineroak – Portugalete

2006

10

“Zugarramurdi” txalaparta taldea – Sestao

2006

10

“Eusko Lorak” taldeko musikariak - Sestao (50. urteurrena)

2007

11

“Tirauki” folk taldea & Ibarra-kaldu

2007

11

“Ruaille-Buaille” folk taldea

2008

12

“Ceo do Sil” galiziar gaita-taldea – Barakaldo

2008

12

“Jirabiraka” folk taldea - Euskal Herria

2009

13

“Los Desmonicaires” taldea – Gascuña

2009

13

“Folketan” folk taldea – Sestao

2010

14

“Adarrots” folk taldea - Euskal Herria

2011

15

“Duo Deno” bikotea – Barakaldo

2012

16

“Duo Deno” bikotea & Ibarra-kaldu – Barakaldo

2013

17

“Cloverwind” folk taldea – Getxo

2015

19

“Xeremiers Orats” taldeko musikariak – Pollença – Mallorca

2015

19

“Schola Cantorum” abesbatza – Barakaldo

2015

19

Txistu kontzertua - Concierto de Txistularis “Bilbao Musika”

2016

20

“Kale Dor Kayiko” ijito elkarteko musikariak - Bilbao

2017

21

Iratxe Mugire – Barakaldo

2017

21

“Juravca” – Zornotza-Errumania

2018

22

“Residence Irish Band” - Bilbao

2018

22

“Ceo do Sil” galiziar gaita-taldea – Barakaldo

2019

23

“Xeremiers Orats” taldeko musikariak – Pollença – Mallorca

2019

23

 

ERANSKINA: Jaialdiko bertsolariak

 

Bertsolariak

Urtea / Año

Edizioa / Edición

Jokin Castaños (“Hasi” bertso-eskola) eta Xabier Amuriza

2005

9

“Kilika” bertso-eskola

2011-2017

15-21

Sustrai Colina eta Fredi Paia

2016

20

Amets Arzallus eta Alaia Martín

2017

21

Onintza Enbeita eta Igor Elortza

2018

22

Sustrai Colina eta Xabat Galletebeitia

2019

23

 

Larunbata, Abendua 4, 2021 - 19:30 to Astelehena, Abendua 6, 2021 - 22:00