Beurko-Bagatzako XII. Txistulari Elkartzea

Larunbata, Urria 14, 2023 - 09:00

Beurko-Bagatzako XII. Txistulari Elkartzea

Zuengana jotzen dugu, aurten ere, gure gonbita luzatzeko Beurko-Bagatza auzoko Txistularien 12. Elkartzean parte har dezazuen.

Dakizuenez, txistulari guztiak gonbidatuta zaudete, hala Barakaldokoak eta inguruko udalerrietakoak, nola dantza- zein musika-taldeetakoak, akademietakoak, etab. Beraz, zuek zeuek ez ezik, ezagutzen dituzuen lagunak ere etortzea nahi genukeenez, eskertuko genizueke deialdia zabalduko bazenute, azken urteotan lortu dugun lagun kopurua handitzen jarraitzeko.

Hitzordua urriaren 14an finkatu dugu, larunbata. Goizeko 10:00etan elkartuko gara Ibarra-Kalduren egoitzan, Santa Teresa elizaren azpian, entsegu laburtxo bat egiteko, eta ondoren, goizeko 11:00etan, kalez kale irtengo gara, Beurko-Bagatza auzoa girotzeko.

Azken urteetan bezala, "FA" piezako txistua erabiliko dugu kalejiran. Beti bezala, amaitu ondoren, hamaiketako txiki batera gonbidatuko zaituztegu.

Zatozte, zuen zain gaude-eta!