OTSAILAK 10
11:00etan
Kale-eskea egingo dute mozorroek herriko etxe eta denda ezberdinetatik zehar.
Eguerdian
Mozorroek, bazkaria egingo dute eskean lortutakoa partekatuz.
17:30etan
Pertsonaia guztiek desfilea egingo dute gainontzeko herritarren artean sartuz.
ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU
Urtero Abanton 1998tik burutzen diren izaera tradizionaleko aratusteetan, pertsonaia mota hauek topatu ditzakegu, bai goizean Gallartan eta Sanfuentesen egiten diren Kale Eskeetan zehar, zein arratsaldean oro har, aurretik azaldutakoa helaraziz eta ospakizuna aurrera doan ahala, pertsonaia esanguratsu desberdinak topatuko ditugu.
Goizean, Kale-eskea egiten dute mozorroek etxerik etxe eta dendarik denda herriko kaleetan. Musika jo, dantza egin eta zarata ateratzen dute, trukean jana eta edana lortzeko.
Eskean irudikatzen duten dantzetako bat, "Zaku-dantza" izaten da, bertan mozorroek makilekin Saragi-dantza dantzatzen dute, baina zahagiaren ordez, lastoz betetako zakua erabiltzen dute.
Mozorroen makilek zomorroaren eztena irudikatzen dute, eta zakuak, berriz, larba irudikatzen du, dantza honen bitartez antzezten dutena larbaren akatzea da, beraz.
Era berean, lekaleen jorratzea bezala ulertzen da dantza hau, makilarekin joz, bai eta haziaren "hilketa" gisa ere. Hazia apurtu eta bertatik landarea ernalduko da.
Pertsonaiak
Jarraian, meatzal herri hauetan antzezten ikus ditzakegun pertsonaien azalpen zehatza ematen da:
BIZKARBALTZA: Antzinean meatzetako langileek jasan zituzten gaitz eta izurrite guztien irudia da. Aratusteetako pertsonaia nagusia da eta zarata eginez herria zeharkatzen du. Horrez gain, beltza eta handia da, eta akerraren buruak eta zizare edota suge baten antzeko gorputzak osatzen dute.
BELDARROIA: Asezintasunaren irudia da. Etengabe jaten du, larbek egiten duten bezala. Aratusteetan jarrera oldarkorra eta erasotzailea du, aseezintasunak bultzatuta. Akerraren adarrak ditu eta oso lodia da.
ZANGALUZEA: Antzinean pairatzen zen gosea irudikatzen du. Horrek, kalte handia eragiten zion herriari, gaixotasun, izurrite edota zomorroek bezala. Handia eta altua da oso, eta horrek gure mitologiako Erraldoien antza ematen dio.
ARTAUNTXOA: Abereen babeslea da, zeinak ongia eta gaizkiaren arteko oreka mantentzen du. Zaku-oihal eta larruz jantzita doan izaki handia eta ile luzekoa da, eta gainera, makil luze bat darama. Euskal mitologiarekin alderatuz, Basajaunaren antza du.
HARTZA: Negua lotan eman ondoren, Hartza esnatuko da. Ohitura zahar hau Europa osoan ospatzen zela pentsatzeko aztarnak daude gaur egun. Abanton bezalaxe, herri askotan agertzen den basapiztia salbaia eta mistikoa da.
HARTZAZAINA: Hartzaren indarra otzantzen eta kontrolpean edukitzen saiatzen da.
SORGINAK: Ezagunak gure mitologian, baina meatzeei doakien ezaugarriekin. Lastozko adatsak daramatzate eta beltzez jantzita doaz, eta eskuetan dauzkaten harrizulatzeileen laztabinez zarata berezia ateratzen dute.
MOZORROAK: Europako tradizio askotan agertzen den pertsonaia da, eta mitologiak intsektu eta zomorroekin lotzen du. Haien eztena irudikatzeko, ezpatak, bolak, makilak eta herriko jendea gogaitzeko beste tresna zorrotz batzuk daramatzate. Jantziei dagokienez, lehenengo meatzariek janzten zuten zaku-oihalezko zarpailak daramatzate, intsektuen koloreen antza dituzten oihal koloretsuez gain.
MEATZE MOZORROAK: Zaku-oihalez egindako jantzia daramate, antzinean meatzariek aire zabaleko meategietan lan egiteko erabiltzen zuten bezala. Ohiko jantzi bat zen, merkea eta baita hezetasunari ondo eusten baitzion. Aurpegia belo beltz batez estalita daramate, eta haien eginkizuna herriko jendea zirikatzea da eramaten dituzten ezpata, makila edo bolekin.
SUA ETA KEA: Sua eta kea oso garrantzitsuak izan dira historiaren joanean zein aratusteetan. Inausketa egitean adarrak moztu eta zuhaitza garbitzen da, horrentzat kaltegarria dena (zomorroak, harrak, etab.) kenduz eta adar berriak gaixotasunik gabe eta indarrez hazten utziz. Inausketan moztutako adarrak, bertan dauden animaliekin batera, erre egiten dira, sortzen den sua eta kea garbitasun horren irudi direlarik.
Mantzaldake