Larunbat honetan hasiko da Santiago Plazan erromerien, dantza-alardeen, erraldoien kalejiren eta haurrentzako ikuskizuen zikloa
Euskal Folklorea Bilboko auzo ezberdinetara helduko da Dantza Plazetan programari esker JOSÉ MARI MARTÍNEZ
Zazpi Kaleetako Santiago Plazak hartuko du larunbat honetan, urtarrilaren 27an, Dantza Plazetan edizio berri baten hasiera. Bilboko Udalak antolatzen duen programak euskal folklorea hiriko auzo ezberdinetako plazetara eta kaletara helaraztea du helburu.
Ekimen honen bitartez, erromeriak, dantza-alardeak, erraldoien kalejirak eta haurrentzako ikuskizunak doan eskainiko dira Bilboko biztanle guztiei, folklorea sustatzeko eta balioesteko asmoz.
Larunbat honetan Santiago Plazan programa honi hasiera emango duen erromeria Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik egingo da. Castaños auzoko taldeaz gain, beste zortzi taldek parte hartuko dute abenduaren amaierara arte 2024ko Dantza Plazetan zikloan: Batasuna Arrizbide, Beti Jai Alai, Bihotz Alai, Deustuko Folklore, Gaztedi, Ibai-Arte, Ondalan Erraldoien Konpartsa eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra.
https://www.deia.eus/albisteak/2024/01/23/bilboko-udalak-dantza-plazetan...