Dantza emanaldia Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta.
Dantzariren IX. edizioa Apirilaren 5ean ospatuko da, Durangoko Andra Mari Elizpean.
18:00etan Durangoko kaleetatik kalejiran ibiliko dira,
18:30ean ekitaldiari hasiera emango diote, Andra Mariko elizpean.
Ekitaldian, Otxandioko Urduri eta Durangoko Tronperri, Txoritxu Alai eta Kriskitin dantza taldeek parte hartuko dute; 60 bat emakume arituko dira guztira.
Emakumea ez da dantzaria izan, dantzatua baizik. Historikoki, bazter tuak izan direla esan ahal da eta hori arrazoi sinple batergatik: emaku meak gizarteko alor guztietan ere bazterturik egon direlako. Traba eta gora behera guztien ondoren, emakumeak beti dantzatu dute, baita plazetan ere, eta horren froga nagusia, garai guztietan horren inguruan sortu diren eztabaidak
Emakume dantza bat baino gehiago desagertu dira (Saltokako Zortzi koak adibidez). Beste batzuk, hor daude Gipuzkoako Etxeandre dantza eta Esku dantza Neskatsena: hala nola, gertuago dugun Garaiko Soka dantza eta Lekeitioko Andreen Aurreskua. Emakumeak daukate pro tagonismo guztia eta gizona da dantzatua bietan. Hau ikusita ez al da egokia pentsatzea emakumeek bere tokia dutela dantza tradizionalean?
Gaur egun protagonismo hori areagotu egin da dantzaren aurrean mu- tilak duten jarrera ezkorra ikusirik. Adibidez, Eltziegoko dantzak, lehen gizonezkoenak zirenak, emakumeek berreskuratu zuten 40ko hamarka- dan, Zuberoako maskaradan, emakumeek bere papera aspaldian nor malizatu dute (orain 30 urte) hasiera batean mutil faltagatik hasi baziren ere. Badira gainera, jatorriz gizonezkoen dantzak izanik, emakumeenak bailira hedatu eta ezagutzera eman direnak, horra hot, Arizkungo Sagar dantza, Uztai haundi dantza edota zinta dantza.
Ikusten denez emakumea baztertua izan da historian zehar eta hori herri kulturan ere ikus daiteke Gaur egun, ordea, ahotsa altxatu dute, zor zaizkien, festan parte hartzeko eskubideak, gizarteak begirunez ernespeta ditzan. Dantzaren munduan, garai batean zuten toki horre tara bueltatzea litzateke lojikoena
Gure herrialdera etorrita, txikitan hainbat dantza ikasi eta dantzatu ostean, nagusitasunera heltzerakoan ez dute tokirik aurkitzen gure dantzak dagokien moduan azaltzeko eta beste herrialdetako dantzak dantzatzera behartuak izaten dira, ikasi duten guztia ezertarako balio ez balu bezala. Arku dantza, Kontrapasa, Kaskarot... eta abat koso grafiatzat jotzen dituzte eta aitzaki horrekin, baztertuak agertzen dira beste guztien aurrean. Horregaitik, Durangaldeko eta Bizkai esoko hainbat umeen euskal jaietan dantzatu dituzten dantzak goraipatu nahi genituzke, eta aldi berean, hain ezagunak ez diren beste batzuk gehitu, neskek ere dantzan egiten dutelako, badaudelako emaku meen euskal dantzak Bizkaian!
Amaitzeko, zerbait gogoratu behar da ere: mutil dantzak ondare kul- tural eso aberatsak direla. Dantza horien iraupen eta transmisioan, hainbat pertsonek egin duten lana eta eskertza ere, beharrezkoa da aipatzea. Horregaitik, beraiek mantentzen saiatu behar gara. Eta era berean, emakumeek bere lekua hartzea, egokiena izango litzateke gaur egungo gizartean: Euskal Herriko XXI mendean.
Beraz, ABARKETAK JANTZI ETA DENOK DURANGORA!