IBARRA EGUNA 2024

Larunbata, Ekaina 8, 2024 - 11:00 to 20:00
Amaitzekotan dago 2023-2024 ikasturtea, eta, urtero bezala, I “IBARRA EGUNA” ospatuko du barra-kaldu elkarteak. Horretarako, egitarau bat prestatu du, jardueraz betea, ekainaren 8rako, larunbata.
IBARRA EGUNA 2024
 
Goizeko 11:00etan hasiko da jaia, elkarteko txistularien kalejirarekin, Beurko-Bagatza iratzarri eta kaleak girotuko dituzte.
 
Geroago, eguerdiko 12:30ean, dantza emanaldia egingo da, Ibarra-kalduko sail guztietako dantza talde orok parte harturik, bertan ikasturte osoan ikasitakoaren laburpentxo bat erakusteko.
 
Ondoren, 15:00etan, lagun arteko bazkaria egingo da elkartearen egoitzan, indarrak berritzearren. 
 
Bakoitzak zerbait ekarriko du, etxean egina nahiz nonbait erosia, eta guztion artean banatuko dugu dena.
 
Arratsaldea txikienentzako jolas eta lantegiekin irekiko da, auzoko plazan, 17:00etan.
 
Eta egunari behar bezalako errematea emateko, guztiontzako erromeri irekia egingo dugu plazan, Ibarra-kalduko musikariek girotuta.
 
Zatoz gurekin gozatzera, ikasturtearen amaiera ospatuz!!!