KALEJIRA ERRALDOIA!

Larunbata, Ekaina 22, 2024 - 22:15

2024ko ekainaren 22an, Getxoko Andra Mariko auzoan gertatuko dena ERRALDOIA IZANGO DA!

Getxoko Itxas Argia Dantza Taldearen 60.urteurrenarekin batera, dantza taldeak gainontzeko beste dantza talde, dantzari, euskal dantzak maite dituzuen norbanako guztiei gonbidapen bat luzatu nahi dizuegu. Ospakizuna izateaz gain, aldarrikapen egun bat ere izango da!

Egun honetan, euskal dantzek gure bizitzetan, herrian eta auzoan, ospakizunetan, egunerokotasunean, norbanakoen ongizatean eta orokorrean gure kulturan daukaten indarra eta garrantzia azpimarratu nahiko genuke. Urtez-urte hain zaurgarria bihurtzen ari den euskal dantzen munduak, aldaketak aldaketa, bizirauteko eta zaharberritzeko duen boterea aldarrikatu nahi dugu. Beraz, gurea bezalaxe, 60 urte pausuak astintzen zabiltzaten taldeei, gureak baino urte gehiago eta gutxiago daramatzazuenak, erromerietan zabiltzaten dantzari trebeak eta ez hain trebeak, euskal dantzak ikustearekin soilik gozatzen duzuenoi, guztion bultzada behar dugu, indarrak batu eta beste hainbat urtez gure bazterrak dantzan jartzeko.

Nola?

Denon artean, kalejira-biribilketa erraldoi bat osatuko dugu auzoko kale esanguratsuetatik, elkarri eskuak emanda! Goizeko lehenengo ordutik, artisau azoka, kalejira erraldoia eta kriston giroa egongo da!

Izena emateko eta egunaren berri izateko, jarrai itzazue (@itxasargiagetxo), bertatik argitaratuko ditugu berri guztiak eta!

Kalejiran parte hartzeko, izena eman behar da honeko galdetegi honen bitartez: https://forms.gle/cwSrNzzxrhajS28G7 edo karteleko QRan sartuta.

Laster arte!

“Nahiz eta hau ulertzea
Zaila egin zenbaiti,
Kultura gabe ezin da
Gizarte bat eraiki!”

Egitaraua

10:00-13:00 ARTISAU AZOKA MALAKATE PARKEAN
12:00 ZAPIEN JASOTZEA MALAKATE PARKEAN
13:00-14:00 KALEJIRA ERRALDOIA MALAKATE INGURUAN
(IZENA EMAN BEHAR DA EZ DA ZERTAN DANTZAN JAKIN)
15:00 UMEENTZAKO BAZKARIA GEROA IKASTOLAN
15:30 HELDUENTZAKO BAZKARIA GEROA IKASTOLAN
17:30 ‘TOR MAGOA’GEROA IKASTOLAN
19:00 POTEO MUSIKATUA AUZOAN ZEHAR