Gorulari izenagaz ezagutzen diren dantzen — Zintadantza, Arkudantza eta 1886an prestaturiko Linuaren Estanpa— historia batzen duen Gorulari dantzak aldizkaria aurkeztu dute Iurretan. Durangoko Korpuseko dantzetan dute jatorria Gorulari dantzek.
Galduta egon eta gero, 1886ko Euskal Jaietan berreskuratu zituzten, eta neskek eta mutilek dantzatzeko moldatu. Gerraostean berriro galdu ziren arren, 1973an Iurretako dantzariek berreskuratu ondoren Iurretako dantza lez onartuta dago. Ekitaldian Iñaki Irigoien ikertzailea, Mikel Deuna taldeko dantzariak, Anderebideko kideak, eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko eta Gerediagako ordezkariak egon ziren.
https://anboto.org/iurreta/1718880986150-argazki-galeria-gorulari-dantza...