Datorren urriaren 10ean, osteguna, auzoko jaiak hasiko dira Beurko-Bagatzan, eta, beti bezala, Ibarra-kalduk parte hartze handia izango du. Honako ekitaldi hauek antolatu ditugu dira sei jaiegunetarako:
Urriak 10, osteguna:
18:00 – Hasteko jaitsiera auzoko kaleetatik txupinaren aurretik, Pauli eta Joxe Barakaldoko erraldoiekin eta auzoko buruhaundiekin
Urriak 11, ostirala:
19:00 - Musikarien lagunarteko kalejira: Ikusten bagaituzu, zatoz gurekin batera, ondo baino hobeto pasako duzu eta.
Urriak 12, larunbata:
11:00 - Txistularien XIII. elkartzea: aurten ere, hango eta hemengo txistulariak batuko dira euren soinuekin gure auzoko kaleak girotu eta alaitzeko.
Urriak 13, igandea:
11:00 – Kalez kale aterako ditugu dantzan Barakaldoko erraldoiak, Birakari eta Ibarra-kaldu taldeok bat eginda.
12:30 - Dantza taldeen kalejira: Ibarra-kaldu, Amaia (Lutxana), Erreka-ortu (Retuerto) eta Laguntasuna (San Bizente) Xake plazatik.
13:00 - Dantzari txikien erakustaldia Bagatzako ikastetxeko jolastokian.
18:00 - Jaietako dantza erakustaldi nagusia, Ibarra-Kaldu Elkarteko talde guztiek parte hartuta, txikienetatik zaharrenetara.
Urriak 15, asteartea:
18:30 – Erromeria Bagatzako plazan Ibarra-kalduko musikariekin Beurko-Bagatzako jaiak amaitzeko, eta dantza-maisu berezi batekin.
Horixe da, guretzat, Beurko-Bagatzako jaiak ixteko modurik goxoena.
Ibarra-Kaldu Elkartea
San Jose s/n
48901 Barakaldo
Tel./Fax: 94.478.10.38
Movil: 606 861 507
E-mail: ibarrakaldu@gmail.com
Web: http://ibarrakaldu.webcindario.com