Larunbata, Urria 26, 2024 - 18:00
75 urte pasa dira jada Laguntasunaren hastapenetatik. 1949tik gaur egunera arte, milaka dantzari eta musikari pasatu dira taldetik, eta, haiei esker, 2024an Laguntasunak harrotasunez esan dezake etenik gabe jardunean aritu den Bizkaiko dantza talderik beteranoena dela, eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa.
Horregatik, aurtengoa bezalako urte berezian elkartetik pasa diren dantzari eta musikariak gaur egungokoekin elkartu eta emanaldi berezia emango dute hurrengo urriaren 26an (larunbata), 18.00etan San Bizenteko Elizateko Plazan.