Kalejirak eta dantza alardeak, Basurtu auzoan

Kalejirak eta dantza alardeak, Basurtu auzoan

Ampliar

Adobestock

Zurekin Lunes, 23 de septiembre 2024 | Actualizado 27/09/2024 18:57h.

Plazarik Plaza programa antolatu du Bilboko Udalak irailaren 26tik 28ra bitarte (ostegunetik larunbatera bitarte, hain zuzen ere), euskal folklorea sustatzeko helburuarekin, eta kalejirak, dantza alardeak eta bestelako jarduerak eramango ditu Basurtu auzoko kaleetara.

Programaren aurtengo edizioa hasteko, Bilboko Udal Txistulari Bandak 'Zertzeladak' interpretatuko du irailaren 26an (osteguna), 18.30ean, Sabino Arana kaleko 50ean izango da. Irailaren 27an (ostirala), 19.45ean, kalejira izango da auzoko kaleetan, Sabino Arana kaleko 50ean hasita, Kittu taldeak girotuta.

Era berean, irailaren 28an (larunbata), Beti Jai Alai Dantza Taldeak musika emanaldia eskainiko du Basurtoko kaleetan zehar 13.30ean hasita, herritarrak dantzatzera animatuz. Arratsaldean kalejira egingo da auzoko kaleetatik, 18.30ean, Beti Jai Alai Dantza Taldeak eta Salamancako Surco taldeak gidatuta, eta 19.00etan bi taldeek dantza alardea eskainiko dute Sabino Arana kaleko 50ean.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, egitaraua Beti Jai Alai Dantza Taldearekin elkarlanean antolatu da. Basurtu auzoko herri sentimendutik sorturiko taldea da Beti Jai Alai, eta, sortu zenetik, Euskal Herriko dantza, ohitura eta errituak ikertu, ikasi, zaindu eta zabaltzeko konpromisoa izan du. Azpimarratzekoa da bere errepertorioa aberatsa eta ezberdina dela, Zuberoa, Lapurdi, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko dantza, doinu, soinu, kantu eta jantzi zaharrak ageri direlarik bere emankizunetan. Hala ere, agerian dago beti taldearen kutsu bizkaitarra.

https://www.https://www.elcorreo.com/zurekin/kalejirak-eta-dantza-alarde...

El correo
Astelehena, Iraila 23, 2024