Egitarauan duela bi urte sartutako berrikuntza, lagun kopuru ederra erakarri izan duena. Jaialdiko jardueretan modu aktiboan parte hartzeko moduko ekitaldiak bultzatzen jarraitu nahi da, hartara, ikusle edo entzule gisa datozenak ohiko rol pasibotik aldendu ahal izan daitezen, kasu honetan, kantu-afaria gidatzen dutenekin batera kantatuz. Horretaz gain, kantu zahar eta berrien letra eta doinuak zabaldu nahi dira, baita taldean kantatzeko ohitura suspertu ere.
Kantuetan gidari, iaz bezala, "ERROTIK" bikote akustikoa izango dugu berriro ere, Eider Zenarrutzabeitiak eta David Nanclaresek osatuta.
Afaria azaroaren 22an izango da, ostiralarekin, Ibarra-kaldu elkartearen lokalean izango da eta 21:30ean hasiko da. Aukera ederra izango da kantatuz musikaren eguna ospatzeko, Santa Zezilia egunean bertan.
Menu arruntak 20 € balio du, eta haurrentzakoak 12 €. Aurten ordaintzeko modu bakarra eskaintzen da, nola eta BIZUM erabiliz, 620 343 484 telefonora bidaliz, NAN zenbakia zehaztuta eta AFARIA hitza kontzeptuan adierazita.