BMb-k eta Laguntasunak 200 urte dituzte bien artean, eta, egun berezi honetan, publiko guztiarekin partekatu nahi dute Barakaldoko kulturaren historiako ibilbide luze hori, bereziki prestatu duten musika eta dantza ikuskizunarekin.
200 URTEKO HISTORIA
Abenduak 13, ostirala
20.00
Barakaldo Antzokia
Laguntasuna 1949. urtean sortu zen; beraz, 75 urte bete ditu jada. Dantza-talde bat baino gehiago, euskal kulturaren alde diharduen kultura erreferente bat da. Dantza, musika, erraldoiak eta kantua lantzen ditu, «auzogintza eta herrigintza» leloa bere proiektuaren oinarri hartuta. Europako eta Amerikako hainbat tokitara eraman du Barakaldoren izena, eta herriko kultura-eragile ugarirekin jardun ohi du lankidetzan.
Lortu zure gonbidapena doan
Abenduaren 13an, 18.00etatik aurrera Barakaldo Antzokiko txarteldegian.
LAGUNTASUNA ELKARTEA
Barakaldo
lagun@laguntasuna.eus
laguntasuna.eus