MARRAUEN SOKA DANTZA GERNIKAN

Igandea, Martxoa 2, 2025 - 13:00

Martxoak 1, Inauteri zapatua

19:00 / Marronen inauteria Elai Alai Dantza Taldearen eskutik (Pasealekuan).

Martxoak 2, Inauteri domeka

13:00 / Marronen aurreskua, Marronen inauteri erakustaldia eta oilar jokoaren antzezpena (Foru plazan). Ostean tostadak (Foru plazan) eta Elai Alaiko dantzariak kalez kale.

Antzina, igande, astelehen eta astearteetan kukaña horizontala egiten zen Foru-enparantzan. Astearte goizean, mozorrotuek Aurreskua egiten zuten (Marroen Aurreskua) aipatu plazan eta jarraian Oilar jokue egiten zen.

Gaur egun, aratusteetako  dantza hauek Aratuste Domekan egiten dira, goizez. Herriko "Elai Alai" dantza taldeak egiten ditu.

Aratusteetan mozorrotuek (marro jantzita edo marrotuak) Aurreskua antolatzen dute Foru-enparantzan. Janzkera koloretsuekin egiten dute dantzan. Koreografia "Hiribilduko Aurreskuaren" antzekoa da, testuingurua eta egun horietarako erabiltzen diren jantziak desberdinak badira ere.