PAUSOZ PAUSO

‘Pausoz pauso’ bildumaren lehen alea da. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak bultzatutako eta ekoiztutako proiektu berri honen bitartez, Bizkaiko dantza tradizionala sakonago ezagutzeko aukera izango dugu. Izenak dioen moduan, Pausoz Pauso dantzak ikasteko ikusentzunezkoa da hemen aurkezten duguna. Lehen lan honetan, Iurretako Dantzari Dantza ikasteko aukera ezinhobea izango dugu.

Bejon deizuela!

Iurretako Dantzari Dantza

Noizkoa da eta nongoa? Ez dakigu erantzuten. Mendeetan atzera eginda ere ez ginateke inoiz hasierara helduko. Kristo aurreko gizaldian, Ptolomeok zera zioen euskaldunongaitik: ‘Iretargi beteko gabetan egiten dabez euren jaiak. Hor dihardue banan banan zein taldeka, hanka zeinek gehiago jaso...’ Orain dela bi mila urte euskaldunok baginen, eta dantzari be bai, gainera. Horren ondorengo izango dira oraingo dantzak, dantzari dantza barne.

Nongoa? Guk egiten duguna durangaldekoa. Baina leku guztietan dagoz, ezpata dantzak, denak dira ein handi batean lehengusuak, lehengoen oinordeko.

Azken bi mendeetan dokumentazio ugari dago, argi uzten dutena, Iurretan dantzak bizirik iraun duela. Bideo honetan ikusiko dituzuen dantzak Iurretan giten diren moduan grabatu dira, bai San Migel egunean, bezperan, urrijenan...

Gaur egungo dantzak etorkizunari begira iragara oroituz. Zu ere horren parte izan zaitezen kopla ezagunak dioen legez ‘Aitte San Migel Iurretako…’