X. Dantza Tradizionalaren Esker Onak

Ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian, Sala 0B, izango da hurrengo irailaren 24an, osteguna, 19:00an. Atea irekiera 18,30ean izango da.

Aipamen berezia egingo zaie aurreko edizioetako “Esker Onak” –ei, Filmazioen bitartez.

Hasieran “photocall”a eta amaieran “coctel”a egongo dira.

  1. Garaiko Dantza Taldea “Durangaldeko dantza tradizionalak lantzen eta zaintzen egindako ibilbideagatik”
  2. 60. urteurrenetako dantza taldeak: “Euskal Herriko dantza tradizionalak 60 urte lantzen eta zaintzen egindako ibilbideagatik” Danetarako Danok, Durundi Barri, Erreka Ortu, Gorantzaileak, Ibarrakaldu, Udabarri, Zerutxu.
  3. 75. urteurrenagatik: Gaztedi
  4. Roberto Etxebarria musikari bezala. “Musika tradizionalaren arloan egindako lanagatik”
  5. Anton Mari Aldekoa-Otalora Zamalloa - “Bere dedikazio eta konpromezu erabatekoa euskal dantza tradizionala eta folklorearekin”
  6. Juan Sainz eta "Muga Taldea". "Jota de Tudela" o "Viva La Pepa" lanagatik.
  7. Calzados Bizkarguenaga - Euskal dantza tradizionalerako jantziekin egindako lanagatik.
  8. Danbolin Txistu Elkartea - bere lanagatik.

Pertsona-kopuru mugatua. Konfirmazioa eskatzen da:   bdbekitaldiak@gmail.com


Elorrioko Errebonbiloak

05:00 Errebonbiloen goizaldeko kalejira
11:00 Nesken gomazko paletako zirkuitua
11:30 Basilikako Koruaren emanaldia mezatan
12:30 Jaizale Durangaldeko txistularien kontzertua plazan
17:00 Alardea eta dantzak plazan

Urriaren lehenengo domekan, Errebonbillo eguna ospatzen da Elorrion. Izen horrekin ezagutzen da urtero-urtero egiten den alardea.

Errebonbilloak elorriar gazteak dira; goizeko seietan egiten dute lehenengo itzulia herrian zehar, zenbait leku zehatzetan tiro eginez. Adin guztietako jendeak, gizon zein emakume, har dezake parte. Tiro egiteko lekuak ez dira aldatzen, alkatearen etxe aurrean botatzen dena salbu. Goizeko saioa amaiturik, arratsaldean beste itzuli bat egiten dute. Orduan, eguraldiak lagunduz gero, prozesioa egiten da Errosarioko Andra Mariren irudiarekin batera eta, eguzki nahiz euri, errebonbilloek dantza egiten dute herriko plazan.


IURRETA: DANTZARI DANTZA - ELIZALDEKO SOKA DANTZA

IRAILAK 28 (SAN MIGEL BEZPERA)
18:30 Ohiturazko Doniel Atxa. Jarraian Iurretako Dantzarien azken entsaioa.

IRAILAK 29 (SAN MIGEL EGUNA)
10:30 Dantzari eta agintarien kalejira Montoitik plazara.
12:00 Iurretako Dantzariak plazan.
18:00 Iurretako Dantzariak plazan.

URRIAK 4 (ERROSARIO EGUNA)
10:30 Dantzari eta agintarien kalejira Montoitik plazara.
12:00 Dantza saioa plazan. Talde gonbidatua (Xareu d’ Ochobre, Avilés) eta Iurretako Dantzariak.
19:00 Iurretako Dantzariak plazan. Ondoren jaietako errifen zozketa.