Dantza eta musika emanaldia

Igandea, Apirila 28, 2024 - 13:00

Dantza Emanaldia Laguntasuna75Hurrengo apirilaren 28an, igandea, dantza eta musika emanaldi berezia izango dugu 13.00etan Barakaldoko Elizateko Plazan. Laguntasuna Elkartea bere 75. urteurrena ospatzen ari da, eta Bizkaian etengabean jardun duen dantza talderik beteranoena izanda, 2024an zehar programa berezia prestatu du hain urte biribila ospatzeko.

Urteurren ospakizunen harira, Laguntasunako kideek Orai Bat taldeko (Baiona - Lapurdi) eta Ribaforadako Paloteadoko (Ribaforada - Nafarroa) lagunak gonbidatu dituzte, San Bizenteko dantzari eta musikariekin batera emanaldi berezia eskainiz. 

Aprobetxatu Euskal Herriko txoko ezberdinetako kulturaz gozatzeko aukera paregabea!