Bertan behera geratu da Aiko taldearen erromeria

Ibarra-Kalduren 50.urteurrena

Larunbat honetan, Aiko erromeri taldeak kontzertua eskainiko zuen Bagatzako plazan, Ibarra-kalduren 50.urteurreneko ospakizunen barruan. Baina eurite gogorrak aurreikusten dira. Honen aurrean eta leku alternatiborik topatu ez dutenez, emanaldia bertan behera utzi behar izan dute. Ibarra-kalduko kideek barkamena eskatu die Aikoko taldekideei eta bertara joan nahi zuten pertsona guztiei.

Ibarra-Kalduren oharra:

Larunbaterako eurite gogorrak aurreikusten direla-eta, erromeria estalpean egiteko toki librerik ez dagoenez, pena handiz, BERTAN BEHERA utzi behar dugu AIKO TALDEAREN ERROMERIA. Hori dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu bertaratzeko asmoa zuten guztiei, baita AIKO taldeko kideei ere, ekitaldi hau eurekin egiteko itzelezko gogoa genuen-eta. Beste batean izan beharko...

Kartela

herrikolore.org