Barakaldo, Culleredo eta Ávilako folk taldeek bat egin dute asteburu honetan

Txistu kontzertua

Ibarra-Kaldu dantza taldeak, herrien arteko 20.folklore jaialdia ospatu du asteburu honetan. Ostiral eta larunbateko jardunaldiak, Barakaldoko antzokian ospatu ziren eta amaiera Balmasedan eman diote. Aurtengo talde gonbidatuak, Culleredo (Galiza) Catalmibre Tradicional eta Ávilako Urdimbre izan dira.
Ostiralean, musika emanaldi bat izan genuen, bi zati izan zituena. Alde batetik Ibarra-Kalduren musikariek emanaldi berezia eskaini zuten. Euskal Herriko historiaren kanta ezberdinak jo zituzten. Emanaldia bukatzeko, Imanol Urbietaren hainbat abesti jo zuten abeslaria omentzeko. Gainera omenaldi honek, Ibarra-kalduko umeen parte-hartzea izan zuen. Jardunaldiaren bigarren partean, txistu kontzertua egon zen. Jasone Akizu arduratu zen, kontzertua zuzentzeaz eta Hala Dzipo abesbatzaren parte-hartzea izan zuten baita ere.

Larunbatean dantzen eguna izan zen. Emanaldia bi zati izan zituen, eta zati bakoitzean hiru dantza taldeek beraien herrietako dantzak eta kantak interpretatu zituzten. Catalmibre Tradicional talde galiziarrek hainbat Muñeira egin zituzten besteak beste. Ávilako Urdimbre egin zituen dantzen artean, jotak nabarmendu ditzakegu. Ibarra-Kalduk bi errepresentazio egin zituen: Sarau eta Bigira. Antzinako dantzez osatutako ikuskizunak, lehenenagoak jende aberetzek egiten zituzten eta bigarrenak jende xumea. Atzoko egunari amaiera emateko, Ibarra-Kalduko kideek, beraiek sortutako dantza bat aurkeztu zuten.  

http://www.herrikolore.org/index.php/herri-mugimendua/kultura/6192-2016…

herrikolore.org