Diru laguntzak eskatzeko epea hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu den egunetik hasita

Eusko Jaurlaritzak 450.000 euroko aurrekontu saila onartu du dantzari loturiko jarduerak sustatzeko helburuarekin. Deialdiak bost laguntza modalitate ditu eta, berritasunen artean, formatu txikiko dantza lanen ekoizpena babesteko modalitatea dago.
Modu honetan, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, dantza arloko jarduera bereziak gauzatzea xede duten diru laguntzak deitu eta arautzen dituen agindua onartu du gobernu bilerak, 2017 ekitaldirako.
Laguntzen bost modalitateak ondokoak dira: Sorkuntza koreografikoa (28.800 euro), Dantza lanen ekoizpena I (60.000 euro), Dantza lanen ekoizpena II (200.000 euro), Dantza konpainien sendotzea (110.000 euro) eta etengabeko prestakuntza eta dantza arloko profesionalak babestea (51.200 euro).
Deialdiaren oinarrien arabera, xedea da dantza sustatzea kalitatea bermatua duten proiektuak diruz lagunduz, bai sorkuntzaren eta ekoizpenaren arloan, bai prestakuntzari, sentsibilizazioari eta arlo profesionalaren babesari dagokienean. Diru laguntzak eskatzeko epea hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu den egunetik hasita.
http://www.elcorreo.com/bizkaia/culturas/201705/04/euro-euskal-dantzari…



