Busturialdeko dantzari txikiak Gautegiz Arteagan bilduko dira aurten. Urteroko zitari kasu eginez, hamabi talde eta ehunka ume bilduko dira domekan herri horretan.
Dantza saioa frontoian izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Iaz Bermeon egin zituzten eskualdeko taldeek Busturialdeko Dantzari Egunak; umeena udaberrian eta nagusiena udazkenean, ohi bezala. Hain zuzen ere, iazko ekainean 500 ume inguru batu ziren Bermeoko Lameran.
http://busturialdea.hitza.eus/2017/06/07/hamabi-talde-eta-ehunka-dantza…
hitza.eus




