Busturialdeko dantzari txikiek urteroko hitzordua izan dute Gautegiz Arteagan

Urteroko hitzorduari eutsita, hamabi dantza talde batu ziren atzo Gautegiz Arteagan: Bakio, Bermeo, Mundaka, Busturia, Forua, Gernika-Lumo, Ajangiz, Nabarniz-Ereño, Ibarruri, Ibarrangelu eta Gautegiz Arteaga. Busturialdeko dantzari txikien eguna ospatu zuten atzo.

Busturialdeko Dantzari Txikien Eguna

Montorre eskolan batu ziren dantzari denak, eta handik kalejiran abiatu ziren Gautegiz Arteagako gaztelu aurreraino, han egin baitzituzten dantza saioak, 13:00etatik aurrera.

Irribarretsu eta pozik, urtero legez, herrialde ezberdinetako doinu eta pausoak erakutsi zituzten Busturialdeko eta Bakioko dantzari txiki eta gazteek.

IMG_7887IMG_7888IMG_7889IMG_7890IMG_7891IMG_7892IMG_7893IMG_7894IMG_7895IMG_7896IMG_7897IMG_7898IMG_7899IMG_7900IMG_7901IMG_7902IMG_7903IMG_7904IMG_7905IMG_7906IMG_7907IMG_7908IMG_7910IMG_7911IMG_7912IMG_7913IMG_7914IMG_7915IMG_7916IMG_7917IMG_7918IMG_7919IMG_7920IMG_7921IMG_7922IMG_7923IMG_7924IMG_7925IMG_7926IMG_7927

http://busturialdea.hitza.eus/2017/06/12/busturialdeko-dantzari-txikiek…

hitza.eus